Irakasleon egonkortzea iruzurra da Nafarroko Hezkuntza Publikoan
Irakasleon egonkortzea iruzurra da Nafarroko Hezkuntza Publikoan –
Nafarroako Gobernuak joan den astean aurkeztu ditu interinitatea jaisteko egonkortze prozeduraren lanpostu kopuruak. Hezkuntza publikoari dagokionez, datuak oso kaxkarrak dira. Gainera, oso berandu aurkeztu dituzte, egiaztatzeko denborarik ez emateko. Aldiz, gainerako autonomia erkidegoetan aspaldi jarri ziren mahai gainean datu guztiak.
2021eko irailean Hezkuntza Departamentuak egin zituen ikasturte osoko 4300 kontratu. Horietatik 875 ziren atzerriko hizkuntzaren profilarekin eta 3548 profil hori gabe. Osotara egonkortze prozesura aterako diren lanpostuak 766 dira, 352 atzerriko hizkuntza profilarekin eta 414 profil hori gabe. Profilarekin egonkortuko diren lanpostuen ehunekoa % 40 da eta profilik gabekoena % 11,7.
Guztira, lanpostu horien % 18 egonkortuko da. Ziur aski, lanpostu gehiago ez ateratzeko, aitzaki gisa erabiliko dute lanpostu gehienak ez direla egiturazkoak eta estatuko araudiak ez duela uzten gehiago ateratzea, baina datuak oso kontraesankorrak dira beste autonomia erkidegoetan agertu direnekin. Bestalde, lanpostuak egiturazkoak izateko irizpideak izkutatu dizkigute legegintzaldia hasi zenetik.
Kontuen Ganberaren arabera, Nafarroako Hezkuntza Publikoaren interinitate tasa % 54 zen 2020an. Urtez urtez, gora joan da tasa hori eta “egonkortze” prozesu honekin, kasurik onenean ez da % 40tik jaitsiko. Horregatik, prozesua hau da iruzur bat, oso urrun gelditzen baita % 8tik.
Nafarroko Hezkuntza Publikoan Irakasleon egonkortzea iruzurra da
Nafarroko Hezkuntza Publikoan Nafarroko Hezkuntza Publikoan