Irakasleen kontsolidazioa bermatzea eskatu diogu Nafarroako Hezkuntza Departamentuari

Irakasleen kontsolidazioa bermatzea eskatu diogu Nafarroako Hezkuntza Departamentuari –

STEILAS eta ELA sindikatuek irakasleen kontsolidazioa bermatzea eskatzen diote Nafarroako Hezkuntza Departamentuari.

Hezkuntzak 766 lanpostu baino ez ditu iragarri, nahiz eta behin-behineko 6.000 irakasle dauden, horietatik 4.300 ikasturte osoko kontratuarekin.

Irakasleen kontsolidazioa bermatzea eskatu diogu Nafarroako Hezkuntza DepartamentuariSTEILAS eta ELA sindikatuek kontzentrazioa egin dute asteon, Hezkuntza Departamentuaren aurrean, kontsolidazioa bermatuko duen EPE bat eskatzeko. Sindikatuek azpimarratu dute Hezkuntza Departamentuak egindako proposamena ez dela nahikoa -766 lanpostu baino ez ditu atera nahi egonkortze prozesuetara-. Sindikatuen ustez, kontsolidazioa bermatzeko EPE horrek, gutxienez, 4.000 lanpostu esleitu, eta Madrilgo Gobernuak inposatutako neurriak gainditu beharko lituzke. Gauzak horrela, sindikatuek aurreratu dute kontsolidazioaren aldeko mobilizazioak eta ekimenak bultzatzen jarraituko dutela. Egonkortzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuen kasuan, Nafarroako Gobernuko ordezkariek ostiraleko Mahai Orokorreko bileran adierazi zuten ez dutela gaindituko Madrilek inposatutako araudia. STEILAS eta ELA sindikatuek diote bide horretatik ez dagoela kontsolidazioa bermatzerik.

Honi dagokionez hauxe da bi sindikatuek egiten duten irakurketa:

  • Nafarroako Hezkuntza publikoan behin-behineko 6.000 bat irakasle daudela kontuan izanda, horietatik 4.300 ikasturte osoko kontratuarekin, Departamentuak eskainitako lanpostu kopuruarekin behin-behinekotasuna ez da inolaz ere % 8ra jaitsiko. Ez da, beraz, Europak agindutako jarraibiderik beteko, eta irakasleek pairatzen duten % 50 inguruko behin-behinekotasun mailak kronifikatzen jarraituko du.
  • Hezkuntza Departamentuak bere eskuduntzak defendatuko ditu PAIko irakasleak egonkortzeko, ez ordea gainerakoen kasuan. Horren ordez, Madrilen onartu den hautatze prozesuen inguruko araudia aplikatuko du, araudi honek behin-behinekoen kontsolidazioa bermatzen ez duen arren.
  • Hezkuntza Departamentuak alde bakarreko erabakiak hartzen jarraitzen du, sindikatuekin negoziatu gabe.

Hau horrela, STEILAS eta ELA sindikatuek, beste behin ere, ondorengo eskaerak plazaratu dizkiote Hezkuntza Departamentuari:

  • Marko arautzaile propioa eta hezkuntza eskuduntzak defenda ditzala.
  • Ez dezala onartu Madriletik inposatutako kontsolidazioa bermatzen ez duen Errege Dekretua.
  • Hezkuntza publikoko 6.000 behin-behineko irakasleren kontsolidaziorako prozesu bermatzaile propioak negozia ditzala sindikatuekin, meritu lehiaketa lehenetsiz. 
  • Kontsolidazioa bermatzeko prozesu horiek bi elementutan oinarritu ditzala:
  • Lanpostu kopuru nahikoa izango duten prozesuak izatea: gutxienez 4.000 lanpostu.
  • Prozesuak behin-behinekoek lanpostua kontsolidatzeko ezaugarriak izan ditzala: Oposizio- lehiaketa izatekotan oposizi fasea ez baztertzailea izatea; eta oposizio lehiaketa zein meritu lehiaketa hutsa izan, dagokion kidegoan lan egindako denbora izan dadila pisu erabakiorra i zango duen meritua.

Irakasleen kontsolidazioa bermatzea eskatu diogu Nafarroako Hezkuntza Departamentuari