Irakaskuntzan grebak eta murrizketak

Irakaskuntzan grebak eta murrizketak –

Ala! Greba irakaskuntzan berriro. Lau egun gehiago datorren astean. Eta nere seme alabak zer?

Irakaskuntzan grebak eta murrizketak

Bale, lasai, itunpekoko langileak aterako dira bakarrik, Gizarte Ekimeneko langileak irtengo dira grebara bakarrik (gogoratu, ikastolak ere itunpekoko eskolak dira eta).

Gizarte Ekimena. Hau zer da? Kristau Eskola esaten badegu errazago ulertzen da ez? Eskola pribatuak, pribilegiatuarentzat. Baina guztiz pribatuak ez dira, ze Eusko Jaurlaritzaak, guk, diru pilo bat sartzen dugu eskola horretan minimoak (edo maximoak) mantentzeko. Eta pribilegiatuak? Ez dakit. Itunpeko esaten dugunean San Biator edo Marianistas datorkigu burura, atzerritarrik ez, klase ertaina… ahal dutenak. Baina Jesus Obrero edo Hogar San José esaten badegu? Hain pribilegiatuak al dira?

Langileak behintzat ez, ez Marianistasen eta ez Jesus Obreron. Ia bi urte daramate bere aldarrikapenak eskatzen, kontzentrazioekin, geldialdiekin… Baina hau urrundik dator. 2010an patronalak Eusko Jaurlaritzak asmatutako murrizketak ezarri zituen, estatuko lan hitzarmenerantz joan nahian. Eromen hau mobiliziazioaz gelditu zuten, baina 10 urte daramate konbeniorik gabe.

Jaurlaritzarentzat itunpeko sareak betidanik azpikontrata merke funtzioa bete izan du (soldata baxuagoak ordaintzen ditu lanordu gehiagoren truke, patronalek kudeaketa irizpide pribatuak aplikatzen dituzten bitartean). Honi gehitzen zaio azken urte luzeetan Jaurlaritzak eta patronalek ezarritako erabaki murriztaileak. Jaurlaritzak finantziazioa murrizten duenean patronalek ez dute arazorik, murrizketa horiek langileen lan baldintzetara bidera baditzakete. Erabaki horiek ekarri gaituzte egoera honetara, gure lan baldintzen prekarizaziora alegia, eta prekarizazio horri aurre egiteko mobilizazio dinamikara”, esaten dute langileak.

Hainbeste greba egun (21 orain arte, gehi 4 datorren astean gehi beste bi maiatzean hau ez bada konpontzen..) zertarako? Erraza. Eskola publikora begiratzen dugu eta baldintzak ezberdinak dira (dirua denona izaterakoan, ez pentsa). Hori konpondu behar da.

Hauek dira sindikatuen aldarrikapen nagusiak:

  • Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.
  • Lanaldia eta lan-kargak: irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza.
  • Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea.
  • Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa irregularra adostea.
  • Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak hobetzea.
  • Nahiz eta inportanteena ez izan, eroste-ahalmena berreskuratzea. 1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea. Pentsatu, KPI (Kontsumoko Prezioen Indizea) %11 gutxienez igo da azken 10 urte, eta argindarra,%70. Eskoletako kuotak % zenbat igo dituzte?

Eromena da hau? Hau lortzeko borrokatzea eromena ahal da?

Irakaskuntzan grebak eta murrizketak

Enplegu Zentro Berezi batean langile. ELAko militantea.

2 pentsamendu “Irakaskuntzan grebak eta murrizketak”-ri buruz

  • https://www.diariovasco.com/san-sebastian/201701/24/arranca-construccion-nuevo-summa-20170124001155-v.html
    20 milloi euroko aurrekontua, ikasleen eskola funts publikoz ordainduta eta langileak, irakasleak, greban daude.Nola da posible?

  • Uler dezadan:

    – “Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko” diozuenean, esan nahi al du: “bezerorik izan ez arren, eta oposaketarik gainditu ez arren, funtzionarioen pribilegioak izatea”?

    -“Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak hobetzea” diozue ELAn. Zertarako sartu behar duzue “feminizatu” hori, adibidez “glovo” edo “deliveroo” bezalako enpresa “maskulinizatu” (eta prekarioetan) inoiz ez baduzue hori aipatzen?