Irakaskuntza publikoko sindikatuek irakasleen arazoak jakinarazi dizkiete parlamentuko taldeei

Irakaskuntza publikoko sindikatuek irakasleen arazoak jakinarazi dizkiete parlamentuko taldeei –

IRAKASKUNTZA PUBLIKOKO SINDIKATUEK IRAKASLEEN ARAZOAK JAKINARAZI DIZKIETE PARLAMENTUKO TALDEEI, ETA KONPONTZEKO LAGUNTZA ESKATU DUTE.

STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak azken egunotan parlamentuko taldeekin bildu dira, irakaskuntza publikoko irakasleen arazo eta kezken berri emateko eta egoera hori konpontzeko beharra ikustarazteko.

Hezkuntza publikoko sindikatuok urratsak ematen Hezkuntza Sailarekin negoziazio prozesuan aurrera egitekoBileretan sindikatuek talde parlamentarioei azaldu dizkiete irakasleen erosahalmenaren galera metatua eta jasaten duten gainzama. Sindikatuek azpimarratu dute Hezkuntza Departamentuarekin negoziazioak hastea premiazkoa dela, eta negoziazio horretan parlamentuko taldeek izan dezaketen garrantzia nabarmendu dute.

Nafarroako irakasleek azken urteotan erosahalmenaren %17tik gora galdu dute. Horri gehitu behar zaio egungo aniztasun izugarriak eragindako gainzama, ratio handiak, irakasleek egin beharreko dokumentazio kopuru itzela, jasaten duten gehiegizko prestakuntza presioa, egunero erantzun beharreko hezkuntza erronka ugariak, etab.

Parlamentuko taldeek badakite zeintzuk diren arazoak, eta prest daude irtenbideak ematen laguntzeko. Sindikatuek Hezkuntza Departamentuarekin hitz egiteko prestutasuna agertu dute, baina negoziazioa ez da iritsi. Horregatik, berriro ere dei egin diote Hezkuntza kontseilariari Negoziaziorako Mahai Sektoriala lehenbailehen dei dezan, sindikatuek planteatutako puntu guztiak bilduko dituen negoziazio-egutegi batekin.

Iruñea, 2024ko otsailaren 27

STEILAS – ANPE – AFAPNA – LAB – CCOO – UGT

Irakaskuntza publikoko sindikatuek irakasleen arazoak jakinarazi dizkiete parlamentuko taldeei

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude