Irakaskuntza publikoko Sindikatuek bigarren greba deialdia egin dute urrian

Irakaskuntza publikoko Sindikatuek bigarren greba deialdia egin dute urrian –

STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT

(Hezkuntza Publikoko sindikatu guztiak)

Irakaskuntza publikoko Sindikatuek bigarren greba deialdia egin dute urrian

Irakaskuntza publikoko Sindikatuek bigarren greba deialdia egin dute urrianJoan den ostegunean, Irakaskuntza Publikoko irakasleek argi eta garbi hitz egin zuten. Egun horretan, greba eta kaleko mobilizazioen bitartez, irakasleek, familiekin batera, Nafarroako Gobernuari ikastetxeetan egun dauden arazoak konpondu behar dituela jakinarazi zioten. Irakasleak gainezka daude eta soluzioak nahi dituzte.

Ia astebete joan da mobilizazioak egin zirenetik eta Gobernuaren aldetik ez da erantzunik izan. Gobernuak ezin du ezikusiarena egin, eta beste behin ere sindikatuekin negoziatzeko eskatzen diogu. Irakaskuntza publikoak eta irakasleek dituzten arazoei konponbidea eman nahi diegu. Eta hori orain egin behar da, mahaigaineratu diren aldarrikapenen inguruko proposamen zehatzekin, bai eta horiek ezartzeko behar diren egutegia eta finantziazioarekin ere.

Gobernuaren esku dago eskola publikoari lehentasuna ematea, eta horretarako datozen aurrekontuetan gure kolektiboaren aldarrikapenak aintzat hartu beharko ditu.

Gobernuaren erantzun ezaren ondorioz, sindikatuok mobilizazioekin jarraitzea adostu dugu eta Irakaskuntza Publikoko irakasleak grebara deitzen ditugu heldu den urriaren 29an. Deialdi berri honekin batera egingo diren mobilizazioen berri emango dugu hurrengo egunetan.

Halaber, dei egiten diegu Parlamentuko talde politiko guztiei gure aldarrikapenek behar duten inbertsioa lortzeko ahalegindu daitezen. Gure aldarrikapenen asmoa da

Nafarroako ikasle guztiei behar eta merezi duten zerbitzurik hoberena ematea. Denok merezi dugu: ikasleak, familiak eta irakasleak.

Irakaskuntza publikoko Sindikatuek bigarren greba deialdia egin dute urrian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude