Irailaren 30ean Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen ekitaldia izango da Donostian.
Datorren asteazkenean, irailak 30, Donostiako Tabakaleran, Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 aurkezteko ekitaldia egingo da arratsaldeko 19:30etan hasita.
Txapelketa Nagusiaren jendaurreko aurkezpena izango da. Bertsolari, epaile eta gai-jartzaileez gain, antolakuntzan parte hartu dutenei, babesleei, eta kultur erakunde eta elkarteetako ordezkariei egin zaie ekitaldian parte haratzeko gonbitea.
Besteak beste, Zura musika taldea izango da ekitaldian eta txapelketako “bertsoka-bertsoka” kantua zuzenean eskainiko du.