Irailak 26/27: “emon beste balio bat diruari” kanpaina Durangaldean

Durangaldeko Caritas Tabirak hainbat gogoeta proposatzen dau irailaren azken domekan ospatuko dan jardunaldirako, esate baterako: ba ete dakigu zer egiten daben bankuek gure diruagaz? Diru hori, gure ingurua hobetzeko erabilten ete da, egitasmo sozial eta solidarioetan eragiten ete dau…? Ala ekonomia ‘espekulatiboan’ (arrisku haundiko fondoak, hirigintza-espekulazinoa, armak egiten dabezan enpresak, Hegoaldeko herrialdeetako baliabideen ustiapena…) inbertitzen da? Gure dirua, gitxi bada ere, garrantzitsua da; geuk uste baino gehiago. ‘Gitxi’ askok geuk uste doguna baino gehiago egiten dabe. Eta balio zuzen, bardin, solidario eta sozialagoa izan leike.

Dirua inbertitzerakoan, bere balio soziala berreskuratu egin behar dogula nabarmentzen dabe, hori gauzatzeko bideak aurkeztuz: inbertitu errenta finkoko edo zor publikoko balio ‘seguruetan’. Etekin gitxiago emoten dabe, baina ez dauke arriskurik eta horreekin politika publikoak finantzatzen dira. Zure kutxa edo bankua aukeratzerakoan, itaundu ze erakundek daukazan fondo solidarioak eta zeinek garatzen dauan egintza sozial egokiren bat (Aurrezki kutxak), besteei zure diruaren ze zati zuzenduko jaken jakiteko. Bizkaiko Caritasek, gainera, diruaren balio soziala berreskuratzeko proposamen bikoitza egiten dau: “FIARE Banka Etiko eta Solidarioa” eta “Fiare Redes Libreta”. Lehenengoa, zuzentasunaren aldeko egitasmoa da eta baztarketea jasaten daben edo jasateko zorian dagozan kolektiboei emoten deutse lehentasuna. Sare zibiletatik antolatuta eta irabazi asmo barik, merkataritzako interesak ez ezik, diruaren balio soziala nabarmentzen dau, gizarte eraldaketarako ardatz nagusi lez. Gaur egun, krediturako kooperatiba lez eratzeko fondoak erakarten dihardu. Beronen azken ekimena, “Fiare Redes Libreta” da; bertan, interesak gizarte egitasmoetara, baztarketea jasaten dabenengana zuzentzen dira, alkartasuna gauzatzeko beste tresna bat dalarik. Zehazki, Bizkaiko Caritasek krisiari aurre egiteko martxan jarri dauan egitasmoak ere jasotzen dau dirua hortik. Horregaitk, hain zuzen ere, Caritas Tabirak bat egiten dau asteburu honetan kanpaina honegaz.

Gure interesa soziala dalako, ez ekonomikoa. Berreskuratu dagigun diruaren BALIO SOZIALA ere.

www.tabira.org
www.tabira.org

Tabira eskualdeko Pastoral Kontseilua 48200 Durango Bizkaia