Ipurtzuloa odoletan
Ipurtzuloa odoletan
Maddi Txintxurreta
Hamahiru urterekin edo, banekien bazirela emakume batzuk emakumeak maite zituztenak, baina txortan nola egiten zuten ezin asmatu nenbilen. Imajina nezakeen aluak elkar igurzten zituztela, baina praktika aspergarriegia iruditu zitzaidan hau eta erabaki nuen ez nuela lesbiana izan nahi.
Banekien, ordea, zer egiten zuten gizonek argi guztiak itzaltzen zirenean: batek zakila bestearen ipurtzulotik sartzen zuen (ipurtzulotik!), eta ondoren, alderantziz, aspertu arte. Hau ilunpetan egiten zutela pentsatzea komeni zitzaidan, imajinatzeko errazagoa zitzaidalako gela ilun bat ipurtzulo baten prospekzio linternapekoa baino. Inork ez zidan esplikatu sexua zer zen eta nola egiten zen, eta handik eta hemendik lortutako informazio zantzuak baliatu nituen neure imajinarioa eraikitzeko.
Txiki-txikia nintzenetik, amak Bob Dylanen World gone wrong kasetea jartzen zuen asteburuetan bazkaria prestatzen aritzen zen bitartean. Kantuak ez ziren bereziki alaiak, baina nabari nezakeen amak ilusio handiagoz zorabiatzen zuela zopa asmatutako ingelesez abesten zuenean, eta berarekin abesten nuen nik ere. Amarekin momentu politak oparitzeagatik, beti gustatu izan zitzaizkidan kantautorea.
Garai horretan, ingelesa erdi ulertu erdi asmatu egiten nuen eta zoparekin batera zorabiatu nintzen horrenbeste miresten nuen Bob Dylanen ahotik “hey, hey, babe, I got blood in my ass for you” ulertu nuenean. Gaizki ulertu nuen, noski. Abestiak, egiaz, “blood in my eyes” zioen.
Ipurtzuloa odoletan
Irakurri testu osoa kaxiomaitia.eus-en blogean>>
Argazkia [CC0]: Kawamaru-rena hemendik hartua