Iparraldeko Funtzio Publikoan ere, LAB hedatzen da! Zorionak!
Iparraldeko Funtzio Publikoan ere, LAB hedatzen da! –
LAB sindikatuak Funtzio Publikoko hauteskundeetan mobilizatu diren eta bozkatu duten langileak eskertu nahi ditu. Gure sindikalgintzarekiko konfiantza berriz adierazi diguzue; gure eraginkortasunean sinesten duzue, MILESKER!
Lehen aldikotz, 135 hautagai aurkeztu ditugu Funtzio Publikoko hiru adarretan (lurraldeakoan, ospitalekoan, estatukoan). Berez garaipen bat da!
Hauteskundeen emaitzen biharamunean, bilan orokor baikorra egiten dugu. Lehenik eta behin, kanpaina bat egin dugu agenteengandik oso hurbil, gure “bira sindikalari” esker. Garaziko herriko lantegitik abiatuz Mauleko ospitaleraino joan gara, Hendaiako GEHZatik pasatuz.
Hala ere, parte-hartzearen tasa apaltzea aintzat hartzen dugu eta horrek, kezkatzen gaitu. Boto elektronikoaren konplexutasuna eta langileen urruntzea egiazko bozka-bulegoetatik erantzun-elementu batzuk dira. Halaber, sentitzen dugu hauteskundeei buruzko ikusgarritasun eta informazio falta, nahizkoa ala ez, bai hedabideetan bai botere publikoengandik. Horren ondorioz, langileek gero eta interes gutxiago eraskuten dute ordezkaritza kolektiboko erakundeei eta, oro har, lanbidearteko elkartasuneko sindikalismoari. Azkenik, mandatu sindikal bat ez da inoiz erraza. Oztopo ugari daude bidean; baina eginkizuna funtsezkoa gelditzen da.
Emaitzak
Lurraldeko funtzio publikoa
Erronka berriz ere gainditu dugu! Urruñan, Kanbon, Hendaian eta Elkargoan, gutinez gure aulkiak mantendu ditugu. Boz-kopurua nabarmen igo da Hendaian (102 boto 2022an; 80, 2018an) eta Urruñan (103 boto 2022an; 58, 2018an). Lehen aldiz, sindikatuak Ravel Kontserbatorioan eta Hazparneko herriko etxean hautagaiak aurkeztu ditu. LAB ordezkari bat Kontserbatorioko Batzorde Sozialean egonen da orain (botoen %30,43). Hazparneko emaitzak ohargarriak dira, bai parte-hartzearen tasari dagokionez (%77,32), bai lortutako botoen kopuruari dagokionez (70 boz LABentzat, emandako 75 bozekin). Ondorioz, indar sindikal bakarra bihurtzen gara Hazparnen, Kanbon eta Urruñan.
SUD sindikatuarekin CAP C eta CSTI hauteskundeetan egin dugun aliantzari esker, berriz ere, batzorde bakoitzean aulki bat lortu dugu.
LAB pozten da adar honetan 5 aulki gehiago lortzeaz (14 orotara), bai eta ordezkaritza-ordu gehigarriak lortzeaz ere. Horiek dinamika berriak eta tokian tokiko militante konprometituak ekarriko dituzte.
Ospitaleko funtzio publikoa
2018an zerrenda bat aurkeztu genuen lehen aldiz Euskal Kostaldeko Ospitale Zentroan. Nahiz eta lan sindikal serioa eraman dugu zerbitzuetan eta karrikan, gure aulkia ez dugu mantendu EKOZeko Batzorde Sozialean, 10 bozengatik. Parte-hartzea ez da %30 baino handiagoa izan, eta bozketa osoki desmaterializatuta zen. Hori esanda, orain dela 4 urte hasitako lanarekin segituko dugu, beste modu batzuetan. Borroka-sindikalgintzan eta kolektiboaren indarrean sinesten dugu. Banakako zerbitzu-sindikalismoaren aurrean, elkarrekin antolatzen segitzen dugu! Baina, zorionez, gure jarlekua atxiki dugu EPS Garazin. Langile eta herritar guztientzako ospitale publiko duinaren aldeko borroka aitzina eramanen dugu!
Hezkude Nazionala
2022an, halaber, Hezkundeko hauteskunde profesionaletan parte hartu dugu lehen aldiz. Hautagaiak aurkeztu ditugu eta 35 boto lortu ditugu CCMIn (%4,31) eta 41 boto CCMAn (%1,9). Jakina, ez genuen emaitza bikainen egiteko asmorik. Hala ere, gure burua aurkeztea garaipen bat da sindikatuarentzat. Ainitz ikasi dugu Hezkunde Nazionalaren antolaketaren konplexutasunari buruz eta, bereziki, hautagai-zerrenden aurkezpenari buruz. Dena eginda da gurea bezalako sindikatu bat etsiarazteko. Baina erronka gainditu dugu! Saiakera bat izan da; irakaskuntzan ere, LABek bere dinamika kolektiboa garatzen segitu behar du.
Azken 10 urteetan, hauteskunde ziklo bakoitzean, LAB Funtzio Publikoko adar berri batean aurkeztu da, hautagaiak eta ordezkagaitasuna irabaziz. Sindikatuko ordezkariek lau urterako engaiamendua hartzen dute, langile bakoitzaren laguntzeko borroka kolektiboaren baitan. LANERAT!!
Goresmenak denei! PUBLIKO eta INDARTSU! Zurekin, BAGARA!!