Intxaurrondo, oraingoan euskaraz

Intxaurrondo, oraingoan euskaraz –

Intxaurrondo, oraingoan euskaraz
Ion Arretxe zena, eta bere liburu euskaratu berria.

Egilea ez da mugatzen kontatzera zer gertatu zitzaion 1985eko azaroaren 26ko goizaldean guardia zibilek bere etxean atxilotu eta Intxaurrondoko kuartelera eraman zutenetik, hamar egun geroago Madrilen libre kargurik gabe geratu bitartean. Horrekin batera, Arretxek ordura arteko bere bizitza kontatzen du: non bizi zen, zein familiatan, non ikasi zuen, non egiten zuen lan, zeintzuk ziren bere lagunak eta berak zer pentsatzen zuen. Kontakizun biak txirikordatu egiten dira, eta gertatutakoaren berri ez ezik, testuinguru hurbila ere erakusten dute.

Ion Arretxe atxilotu zuten egun berean Guardia Zibilak beste hiru lagun eraman zituen atxilo, tartean Mikel Zabaltza, zeina atxilotu eta hogei egunera agertu baitzen hilda errekan, eskuburdinak ipinita zituela. Arretxek ez zuen ezagutzen Mikel Zabaltza, baina argi zuen berak ere antzeko patua jasan zezakeela gauzak apur bat okertu balitzaizkio. Izan ere, Arretxek zuhur jokatu arren —“Nik behin ere ez nuen ikusi Mikel Zabaltza; ez naiz, beraz, zer gertatu zen esateko bezain ausarta izango”—, ez da harritzekoa irakurleak paralelismoa egitea preso biek lehen egun haietan bizi izandakoaren artean, eta ondorioak ateratzea Mikel Zabaltzaren heriotzaz.

Erein argitaletxeak asmatu egin du liburu hau euskarara ekartzen, eta Josu Zabaletak asmatu egin du itzulpenarekin.

Intxaurrondo, oraingoan euskaraz

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.