Inoiz lapurtu al dizute?
Kale izkinetan turista galduarena egiten. Propaganda banatzailearen plantak eginez, atarian barrena sartuz. Makurtuta bizikletaren giltzarrapoa askatu nahian… Gisa askotako lapurrak ditugu Euskal Herrian, ofizio zahar hau hilezkor egiten duten pertsona alaenak. Baita lapur haundi-maundiak ere, politikoaren guardasolapean gordetzen direnak.
Hemen duzu aste honetan planteatzen dizugun inkesta.
Uda hurbiltzen doan ahala goruntz doaz lapurretak. Inoiz lapurtu al dizute? Zer?
Bizikletak lapurtu dizkidate lau edo bost bat.
Duintasuna, noizbaitean.
Batez ere, lanaren bitartez.
Niri behin, Hondarribiko Hamlet tabernaren parean, motoaren antirroboa lapurtu zidaten. Ez da txantxa.
Niri hirutan, eta hiruretan Bilbon: birritan diru-zorroa, mehatxuka eta nahiko era bortitzean.
Hirugarrenean berriz, deskuido batean, barruan gatxet guztiak neramatzan poltsa. Amorragarria benetan 🙁
Ah! Eta Vodafonek ere, beste hiru-lau aldiz >:(
Bat egiten dut Birriki-rekin, nire kasuan egunero lanean.
Argazki kameraren zorroa, Venezuelan, tribu indigenen merkatu batean motxila ireki zidaten ni ohartu ere egin gabe. Gerora ulertu nuen zergaitik izan nituen 4 emakume bizkarrean bultzaka. Eskerrak kamera zintzilik nuena.
Argazkian bai, bizitzan ere bai, baina inkestan ez dago txirringarik. Aurreko astean lapurtu zidaten niri, etxeko garajean. Zaila izango da lapur zikinak honakoa irakurtzea, baina jakin dezala langile bati lanera joateko garraioa lapurtu diola.
Ezetz idaztera nindoan, baina 10 bat urte nituela Iker eta biori garajetik txirrinda bana lapurtu zigutela gogoratu dut. Niri BH gorria eta Ikerri BH urdina, kandadu xixtrin bat zuena (nireak aldiz ez). Ez dudana gogoratzen da zergatik ez zuten Asierren BH berdea eraman, berez toki berean gordetzen genituen eta.