HUHEZINEMA, inoiz baino arrakastatsuago
HUHEZINEMA, inoiz baino arrakastatsuago –
Covid-19ko krisiak oztopoak jarri arren, jaialdiaren hamahirugarren edizioak datu oso positiboak bildu ditu.
Huhezinema jaialdiak aldaketa erradikalak izan ditu aurten, baina lortu du bere helburuari eustea: “esentzia mantentzea eta ikus-entzulea entretenitzea” zinemaren festa den jaialdiaren bitartez. Horregatik, eskerrak eman nahi izan dizkie hiru egun hauetan etxetik lagundu dieten guztiei, eta aurtengo lehiakideei; baita babesle eta laguntzaile guztiei ere, proiektuan inplikatu eta antolaketako hilabeteetan zehar babesa emateagatik.
Behin online jaialdia bukatuta, oraindik ere aukera izango da Huhezinemaz gozatzeko. Hurrengo hilabetean zehar, Filmin streaming plataformarekin sortutako film labur sorta izugarriaz gozatzeko aukera izango da, eta gainera hurrengo egunetan, hilabete bateko harpidetzak zozketatzen jarraituko du jaialdiak.
Gainontzean, hauxe da aurtengo sarituen zerrenda:
Sail Ofiziala
- Huhezinema Saria: finalista guztiek jaso dute sari hau. (200 €)
- Goiena Saria (Euskarazko film onenari): Kresala (June Laka). (1000 €)
- Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta duen film laburra): El infierno (Raúl de la Fuente). (700 €)
- Vertigo Saria (MUko ikasleak osatutako epaimahaia): Pepita (Iñaki Tena). (400 €)
- Ikusleen Saria: Pepita (Iñaki Tena). (300 €)
- La Horrorosa Saria (Fantasiazko edo beldurrezko film labur onena): Idoia (Mikel Carrillo). (Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren asterako bi pase oso)
Mu Ikasleen Saila
- Fikzio Onenaren Saria: Tua (Ane Miren Nafarrate eta Uxue Botas). (200 €)
- Dokumental Onenaren Saria: Bizilagun (Pablo Anza). (200 €)
- Argazki Onenaren Saria: Zuloan (Ogeita4 enpresak 1.500 €tan baloratutako kamera ekipamendua)
- Ikusleen Saria: Ihesi (Jon Lozano eta Marta Salvador) (100 €)
- Kartelik onena: Lara Gonzalez (200 €)
HUHEZINEMA, inoiz baino arrakastatsuago