Inkesta: Zer iruditzen zaizu saltoki handietan euskarazko zerbitzua eskaintzera behartzen zuen legea bertan behera uztea?
Bide motza bezain hutsala izan du 2008an Eusko Jaurlaritzak onartutako lege dekretuak. Honen bidez erosleek zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea egikarituko litzateke, bai behintzat saltoki handietan. Lau urterako epea jarri zuten dendak legera moldatzeko, baina ez da legea aplikatu ez eta zigorrik ezarri ere.
2011 urtean, ordea, PSEk, PPk eta UPD-k lege hori bertan behera uzteko bidea ireki dute. Hala, laster ezabatuko dute euskaldunek saltokietan hartu emana euskaraz jasotzeko eskubidea. PSEren arabera, “administrazioak ez ditu hartu behar enpresariei dagozkien erabakiak”.
Eusko Jaularitzak PSOEk agintzen duenetik Euskera eta esukaldunoi iranintzen gaitu egunero, ez bakarrik lege honegatik, opozizioetan Euskerari ematen dieten tratamenduarekin,euskarazko tituloak oparitzearekin….Ea gelditzen zaien denbora azkar pasatzen da edo Eusko Jaulariarentzako hauteskundeak aurreratzen dituen euskera eta euskal ekonomiari egindako kalteak hain haundiak izan ez ditzaten
Guk ere landu dugu gaia gurean. Guk argi daukagu: Basagoitiren tesia atera da irabazle. Haren ustez, “saltokietan-eta euskararen aldeko neurriak bultzatzea faxismoa da”.
Hemen ditugu artikuluak bilduta: http://euskararensemaforoa.blogspot.com/2011/10/jaurlaritzak-beste-urrats-bat-eman-du.html