Iñigo Landaluzek positibo eman du Dauphine Libere proban
Getxoko ziklistak CERA delako substantzia detektatuta positibo eman du Dauphine Libere txapelketako frogetan. Dopatzeko modu hau aurreko urteko tourrean ikusi zen lehen aldiz eta Piepoli eta Ricardo Ricco ziklistek erabili zuten besteak beste. Argi geratu da era berri hau ere ez dela inolaz ere segurua, izan ere, segituan harrapatzen dituzte tranposoak
Landaluzek bere errua onartu eta esan du kontra-analisia ez dela beharrezkoa. Kirolariak komunikatu bat bidaliko du hedabideetara, bere kasua azalduz.
Euskaltelek auzitegietara jo dezake
Miguel Madariagak, talde laranjaren managerrak, adierazi duenez Euskaltelek ez du zerikusirik izan doping prozesuan, eta egia dela baieztatuz gero, Landaluze auzitegietara eramango dutela iragarri du. Beraz, ez da zaila aurreikustea hau sugetzar baten hasiera besterik ez dela.