Inauteri jeltzaleak, edo urrezko dominak helburu (BIDEOA)
Inauteri jeltzaleak, edo urrezko dominak helburu –
Bete-betean haratusteetan gabiltzan honetan, EAJ-PNVk ere egin dau bere urteroko festa, zelan ez, Ortuzar jauna buru dala: “The Beach Boys & The Jai-Alai Girls”.
.
Batzuoi auzo-lotsa emongo deutsue bideoak, beste askok umore onaren seinale baino ez dala usteko dozue. Baina jeltzaleen jaia ohiko bihurtu bajaku, beste honen seinale da: FUNTZIONA.
Ekitaldi bukaeran The Beach Boys taldearen “Surfin´ USA” moldatu dabe, letra mordoilo samarra erabilita, ingelesgaztelerauskaraz (baita frantsesez be, Anglet). Bukaeran “gure helburu domiñak, urrezkoak hobe” dinoe, eta zalantza dogu orain, bakarrik kirolagaz pentsaten ete dabizen, edo orokorrago, urreagaz.
Euskal surf eta pilota selekzioen jaia. Ekitaldi osoa, HEMEN.
.
De Iruña a USA
Pilotari surflariek
Lehiatu nahi dute
Aspalditik gaude
Dena emateko prest
Gure helburu domiñak
Urrezkoak hobe!
Goi-goian ikurriña
Euskadi garaile!
.
Inauteri jeltzaleak, edo urrezko dominak helburu