Tourra 2023: ikurrina eta txapela

Tourra 2023: ikurrina eta txapela –

Tourra 2023: ikurrina eta txapela

Ikurrina ez da Euskadiko bandera bakarrik, Nafarroako erresumarena Nafarroa Foralarena bakarrik ez den bezala. Ikurrina Luis Aranak asmatutakoa bada ere, ez da aranatarrena, ezta bere jarraitzaileena bakarrik ere. Herri batek beretzat hartzen duen ikurra, herritarrena bihurtzen da, nazioarena. 1894an lehen aldiz marraztua izan zenetik ikurrinak urte luzetan jazarpen politiko ankerra jasan izan du Espainian eta, aldiz, baimendua izan da Frantziako Errepublikan. Behar bada, horregatik ere, ikurrina bada euskalnafar guztion bandera.

Nafarroako banderak, katerik gabekoak, erresumaren antzinatasunean du bere sorrera. Euskarak eta Euskal Herriak bezala “… Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan”. Beraz, euskaldun guztion ikurra da nafar bandera, euskal erresuma burujabearena, euskalnafarron estatuarena.

Aurten, Tourrak Euskal Herriko/Nafarroako Bilbo hiritik abiatuko dela eta, hainbat agintarik, antolatzailek eta mugimendu herritarrek Bilbo eta Baiona arteko errepideak ikurrinez eta txapelez betetzea eskatu digute: “Herri bakar bat eta batua irudikatu dezagun munduaren aurrean”. Idatzi hau sinatzen dugunok bat gatoz asmo horrekin baina, aldi berean, Tourreko eta gainerako errepide, kale, herri eta auzo guztietan euskalnafarron bi banderak (ikurrina eta bandera nafarra) jartzea eskatu nahi dizuegu: euskalnafar herritarron atxikimendua duen ikurrina eta Nafarroako euskal estatu burujabearen bandera. Horietaz gain, txapela, bisera, kapela edo boneta ere jantzi ditzala hala nahi duenak.

.

Beñi Agirre Oiartzabal
Rafa Santxez Muxika
Iñaki Idigoras Igartua

(eta beste 19 sinadura)

Tourra 2023: ikurrina eta txapela

Euskara irakaslea