Ikurrin bat Parisko bihotzean
Ikurrin bat Parisko bihotzean –
Yuri Berchiche zarauztarrak Erreala utzi eta Pariseko PSG talde boteretsura jo zuen iragan denboraldia bukatu eta gero; antza denez arrakasta handiz, asteon Frantziako kopa irabazita urteko laugarren garaikurra erdietsi baitu. Alta, gurean berri azpimarragarriena ospakizunetan ikurrina erabili izana da.
Futbolarien artean ohikoa bihurtu da bakoitzak bere herrialdeko bandera ateraz ospatzea garaipenak, taldekako txapelketak izanda ere. Dagokigun kasuan, Brasil -PSGn asko dira bertakoak- eta Uruguayko ikurrekin batera -azken hau Cavani aurrelariarena-, Berchicheren ikurrina izan da Saint Deniseko soropil gainean, Frantziako Estadioan.
Pozteko ezer gutxi behar dugun garaiotan, ea aurki Parisen bihotzean beste ikurrina bat ikusteko aukera dugun, emakumeen Frantziako Kopa finala jokatuko baitu Irene Paredes legazpiarrak, PSG taldearekin honek ere.
Egia esateko, euskaldun batek ikurrina erabili izana ez da bereziki azpimarragarria, baina aitor dezagun ikusmina bederen piztu digula. Futbol zelaian ziren milaka zaleetatik zenbatek ezagutu ote zuten? Sarkozyk seguru baietz!
“Ikurrina bat” ez, “ikurrin bat”.
“Txapela bat” eta “txamarra bat” modukoak ere asko zabaltzen ari dira. Erne.
“Txamarra bat” gaizki al dago, ala? Begiratu Hiztegi Batuan.
touche!!
“zamar” eta “txamarra” daude eta Hiztegi Batuan, nahasi egin nahiz lehena begiratzean.
Esan nahi nuena zen berez -a ez duten hitz asko ari dela jendea euskaraz erabiltzen adunak balira bezala. Ikurrinarena eta txapelarena flagrantea da, baita komunikabideetan ere.