Ikasturte hasiera, lehengo lepotik burua
Ikasturte hasiera, lehengo lepotik burua –
Ikasturtea hasi da, Hezkuntza sailburu berria dugu, EAEko legea garatu behar omen du, eta Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunetik egoeraz egiten dugun irakurketa plazaratu nahi dugu.
1- Sare publikorako plan estrategikoa prestatzen ari den honetan, proposamen batzuk luzatu nahi dizkiogu Hezkuntza Sailari:
- Sare publikoa sistemaren ardatza izatea, hau da, pribatuko gelak ituntzea soilik eskaintza publikorik ez dagoenean. Honekin batera, plaza publiko berriak sortzeko plana egitea beharrezkoa den lekuetan. Sare pribatuaren gehiegiko presentzia gertatu da sare pribatuaren aldeko hamarkadetako hezkuntza politikei esker.
- Ikastetxe publikoek langile eta errekurtso gehiago behar dituzte, baita azpiegitura eta zerbitzu egokiak ere.
- Sare publikoan euskara indartu behar da, ikasle guztiei aukera berberak emanez, eta euskara bera kohesio tresna izanez.
2- Eskola publikoa ikasleak euskalduntzeko ezinbesteko tresna bihurtu da (D ereduan 2 urteko ikasleen %98tik zeuden 23/24an) euskalduntzen ez duten ereduen finantzaketa etengabe handitzen jarraitzen du Hezkuntza Sailak. Hezkuntza Lege berria benetan betetzeko asmoa badu Sailak, euskalduntzen ez duten ikastetxeei ituna kentzen hasi beharko litzateke. (Sare pribatuaren 2 urtekoen %30 inguru dira A eta B eredukoak)
3- Azken bi urteetan ikasle zaurgarrienak modu orekatuan banatzeko ustezko saiakerak ez du fruiturik eman segregazioaren aurka, baina bestelako ondorioak ekarri ditu, besteak beste:
a) Gogoko ikastetxean sartzea edo ez baldintzatzen duen neurrian, fidagarritasuna eta objetibitatea galtzen du familien ISEK (Indize SozioEkonomiko Kulturala) ezagutzeko betetzen den inkestak.
b) Ixtear zeuden itundutako gela batzuk eskaera faltagatik, zabalik mantendu dira gertuko gela publikoak itxi diren bitartean
4- Hezkuntza sistema dualak (publiko/pribatu itunduak) ikasleen segregazioa sortzen du, eta hori kaltegarria da bai euskalduntzeari baita bizkidetzari begira. Praktika baztertzaileak garatzen dituzten zentro horien finantziazioa eten egin behar da, ahalik eta lasterren, eta guztiontzako sarea, sare publikoa, alegia, indartu. Bide horretan, ikastetxe pribatuen publifikazioa erraztea neurri egokia litzateke.
Ikasturte hasiera, lehengo lepotik burua
Zergaitik esaten zaio gobernuaren eskolari publikoa eta gobernuz kanpoko eskolei pribatua? Gobernuak kontrolatu behar al ditu hedabideak, hezkuntza, e.a…?
Eskola bat irabazi asmorik gabeko erakundea denean “pribatu” adjetiboa jarrita ez al da kontrakoa iradoki nahi? Alegia, etekin ekonomikoa esku pribatuetan jarri nahi dituela?
Gobernuz kanpoko proiektuak, euskal nazio eskola sarea (ikastolak) adibidez, txarragoak al dira autonomia espainiar bateko gobernuaren eskolak baino?
Berria, Gara… pribatuak dira ere ?
Dirurik ez pribatuentzat! Estatuak kontrolatutako hedabideei baliabide guztiak orain!
STOP SEGREGAZIOA
Pribatu hitza kasu honetan aspaldi erabiltzen den trikimailua da, eta nagusiki, ikastolen aurka egiteko; beste alor batzutan garbitasun, jatorri herrikoi edo menpekotasunik eza nabarmentzeko oso ongi ikusia dago “pribatutasuna”. Gobernuz Kanpoko Erakundeek badute xingola hori: ez dira inoren menpeko, beraz, “pribatuak” dira. Gazteetxeetan, balore gorena da autogestioa, eta erakunde publiko baten morrontza duen gaztetxe batek ez du kolore oneko xingolarik, “pribatua” hobe.
Herri iniziatiba oso gauza preziatua da, are legeak egiteko herriaren iniziatiba “pribatua” arautua dago, gauza ona delakoan. Gauza “pribatu” hauek ongi ikusiak dira, are batzutan ohoretsuak ere, baina irakaskuntzaren alorrean… administraziotik jaten ez duena, baina administrazioari lana egiten diona, hori “pribatua” da, txarra, baztertzekoa, lapurra…