Ikastetxeetan aplikatu beharreko COVID-19aren inguruko protokolo berriaz

Ikastetxeetan aplikatu beharreko COVID-19aren inguruko protokolo berriaz –

Eusko Jaurlaritzak ostiralean argitaratu zuen ikastetxeetan aplikatu beharreko COVID-19aren inguruko protokolo berria

Ikastetxeetan aplikatu beharreko COVID-19aren inguruko protokolo berriazProtokolo berri hau atera aurretik, Hezkuntza komunitateak behin eta berriz eskatu izan die LABIri eta Hezkuntza Sailari ikastetxeetako langileen eta ikasleen egoera kontuan izateko, baina, oraingo honetan ere, ez digute inolako jaramonik egin. Berriz ere, Hezkuntza Sailak aldebakarrez hartutako neurri tamalgarri hauek ez dute ikastetxeetako egoera bat ere aldatuko.

Baina, zein aldaketa emango dira ikastetxeetako protokolo berri honetan?

LHn derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea, bai gelan eta baita patioan ere, eta mantendu beharreko distantzia 1´2 metrotakoa izan beharko da.

12 urtetik gorako ikasleek ere maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango dute patioan, betiere 1´5 metrotako distantzia errespetatzen ez bada. Kanpoaldean jarduera fisiko bizia egiten denean, ez da maskara erabili beharko.

Irakasleen eta familien arteko bilera guztiak aurrez aurre egin ahal izango dira, betiere higiene eta aireztapen neurriak gordez.

Gauzak honela, STEILASek protokolo berri honen inguruko desadostasuna kaleratu nahi du eta Hezkuntza Sailari protokoloa berriz aztertzeko eskatzen dio, mailaka lan egiteko aukera emanez eta gune irekietan musukorik ez erabiltzeko aukera eskainiz!

Ikastetxeetan aplikatu beharreko COVID-19aren inguruko protokolo berriaz