II. TTiKLiK! Idazlan Laburren Lehiaketa: Gurasoei gutuna
II. TTiKLiK! Idazlan Laburren Lehiaketa: Gurasoei gutuna
Pasatu berri den irailaren 29n, 16 urte beteko dira gurasoak istripuz galdu genituela. Hori dela eta, beraiei eta beste guraso guztiei omenaldi bat egiteko asmotan, bigarrengo aldiz, TTiKLiK! IDAZLAN LABURREN LEHIAKETA antolatu dugu. Beraiei, Juanita Amundarain Otegi, eta Jon Miren Mendizabal Benitori, ama ta aitari, bihotzez.
Edozein adinetako idazleak animatu nahi zaituztegu, gaztetxo zein ez hain gaztetxo, ‘gurasoei gutuna‘ lemapean beraiei esan nahiko zenizkiekeen hitzak paperean (ordenagailuan) idaztera.
Idatziak ez du luzea izan behar eta gai hori oinarri hartuta edozein motako idazlana izan daiteke.
Ikus: OINARRIAK
Mila esker, eta animatu parte hartzera!