Ibarretxeren liburuak ere ez du ergatiboan akatsik… gaztelaniaz dagoelako
Arnaldo Otegiren El tiempo de las Luces elkarrizketa liburua gaztelaniaz argitaratu dela eta (nahiz eta euskaraz ere publikatuko duten laster) eztabaida sutsuak izan dira sarean, baita ZuZeun ere Argien garaia… eta itzalena ere bai artikuluan. Hainbestekoa izan zen zalaparta, Garako zuzendari Iñaki Sotok azalpenak eman zituela Gure erabakia izeneko artikuluan.
Otegiren kasuaren kontra, inork gutxik kritikatu du Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren El caso vasco liburuaren argitalpena. Fermin Munarrizek gidatutako lanak ez bezala, jeltzalearenak ez du euskarazko bertsiorik izango. Gaztelaniaz lehenengo orritik 671garren orrialdera. Argitaletxeak euskarazko prentsa oharrean nabarmendu du gaztelaniaz argitaratu dela, beste aipamenik gabe. Liburuaren titulua bera erabilgarria zatekeen euskaldunek erdaraz idazteko duten joeraz solasteko: El caso vasco.
Arnaldo Otegiren liburuarekin egin bezala, Zaldieroak euskal talibanen elkarrizketa ekarri digu Berria egunkarira. Gorentasunak bere bolizko dorretik atsekabez, sinestu ezinda, oihu egin du lau haizetara: “Eeeeezzzz!!!”.
2010 urtean euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zituzten Koldo Ordozgoiti kazetariaren eta Ibarretxeren artekoak. Geroa gurea da zuen izena liburuak, gaztelaniaz El futuro nos pertenece. Katalunieraz ere argitaratu zuten hilabete batzuk beranduago: “El futur ens pertany“. Oraingo honetan, ordea, El caso vasco, gaztelania hutsean, Oveja Negra etxearen eskutik.
Juan Jose Ibarretxe Ajuria Eneara 1999 urtean heldu zen euskaraz jakin gabe, eta 2009an utzi zuenerako euskara maila txukuna zuen. Ez dakigu zenbat urte behar izan zituen saiakera antzutik arrakasta linguistikora heltzeko; Lopezek hiru urte eta erdi egin ditu eta hitza jan du, euskaraz baldar egungo lehendakaria. Kontuak kontu, Ibarretxek ere gaztelaniaz argitaratzeko hautua egin du, euskararena baztertuz.
Azalduko ote du Ibarretxek bere erabakia?
Nik euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratzen ditut nire gauzak. Argitaratu nahi dudan lan motaren arabera, oso garbi izaten dut gehienetan zein hizkuntza erabiliko dudan
Egia da neure kasuan neuk egin behar ditudala hizkuntza bateko eta besteko hautuak eta itzulpenak eta Ibarretxeri ziur aski itzuli egingo dizkiotela gauzak, baina kontuan hartu behar da batzuetan ez dela idazten euskara berpizteko, nahiz eta euskararen deskripzioan aritu. Hainbat profesionalok nahiko lan egin dugu uskara berpizteko baina, bereziki ingelesez egiten dugunean, mundu zabalari hitz egiteko ikuspegi bat ezartzen zaio lanari, eta gainera mundu zabaleko hedadura lor daiteke
“Kontuan hartu behar da batzuetan ez dela idazten euskara berpizteko”. Horrek esan nahi ote du erdaraz egiten duzunean erdara berpizteko egiten duzula?
Hori ze erran nahi du, Euskerari gehio laguntzen zaiola ingelesaz idatziz jendeak hemengo gauzak jakingo dituelako?
Hori eginen du jende hoiek (ingelesez irakurtzen dutenak) euskera ikasi eta erabiliko dutela?
Ez det erraten horrela euskerari laguntzen ez zaiola baina nire ustez gehio lagunduko genioke lehengo gauzak euskeraz argitaratuak izango balira eta gero gazteleraraz itzuliak, bestela erraten ari zarena da, erdararekin nahiko dezu eta mundura ateratzeko Ingelesa behar denez, ze gelditzen zaio euskerari? Folklorea?
Otegiren liburua Euskaraz egina behar zun, gehio bizitzan ari dan aro politikoa kontuan izanda, Ibarretxerenak berdin, gero itzul zitezkeen nahi zuten hizkuntzetara, egin duten moduan eginda erraten ari dira Euskera gutxigo dela.
Agian erratuta nago baina nik Euskera jakingo ez banu horrela ikusiko nuke kanpotik, Euskera ez dela ezertarako eta ez bada gustatzen zaizulako zertarako ikasi? Ingelesa behar edo beharko degula uste degulako ikasten da, ez jendeak ingalesa maite duelako.
Niretzako akats izugarria egin dute bai Otegik eta bai Ibarretxek ere, oxala hizkuntzarekiko Katalanek bezala egingo bagenu, mosuei egindako murrizketak salatzeko mosoak erran zuten gazteleraz hartatuko zutela gizartea, hurrengo egunean atzera bota behar izan zuten Kataluña guztia sutu zelako.
Hemen aldiz, hau daukagu, Katalunian talde politiko guztiak (edo ia guztiak) katalanez, eta hemen? Eta gizartean berdin.
Sugar, argi ibili talibanekin ta zaindu zure ergatiboa(“HorrEK ze erran nahi du?”)!!!!!!
Abertzaleok ere ez badiogu euskarari lehentasunik ematen jai dugu!
Gora Euskal Herri euskalduna!
Otegi ez da koherentea izan berari eta bere alderdiari suposatzen zaion jarrerarekin. Eta Garak nahi adina zuri lezake erabaki hori, baina gauzak halaxe dira.
Ez nuen ezagutzen, baina Ibarretxeren liburuarena Otegirena bezain tristea eta esanguratsua iruditzen zait. Uriak proposatu bezala, “el caso vasco” elikatzera datorren beste gertakari bat, eta euskararen berreskurapena zalantzatan jartzera datorren beste urrats bat. Otegik bezala, Ibarretxek ere aurreko liburua ele bietan argitaratu zuen batera (ustezko berdintasuna aplikatuz erdara indartsuari eta euskara gutxituari), eta oraingo hau espainiera hutsez. Tristea oso, eta larria, “gure geroari” dagokionez. Ez da haritzekoa españistandarrek txiza eta kaka egitea euskaldunoi burutik behera, geure arteko askok errazten baitie bidea.
Dena den, testua irakurrita ematen du Ibarretxeren korotza, Otegirena zuritzeko aipatu dela (Azalduko ote du Ibarretxek bere erabakia?)… Kontua ez da nork egiten duen korotzik handiena, ezta Deiako zuzendariak Ibarretxeren korotzaren nondik norakoak justifikatzen ahalegintzea ere(nik dakidala Otegik ez du azalpenik eman).
Kontua da bide honetatik, “gure geroa” espainiera hutsezkoa izango dela; hori bai, litikeena da urtero, abenduaren 3an, euskararen egunean, euskararen museo eta parke tematikoetara sekulako bisitari zerrendak agertzea, bihotzak euskararekiko maitasunez lehertzear, ezpainak rojigualdo.
izan gaitezen serioak:
zein kristok irakurriko ditu bi horien liburu horiek? Ba kazetari pare batek, eta intelektual dozena erdi batek.
Beren egunerokotasunean (parlamentuan, kazetarien entrebistan, eta abar) euskara gehgiago erabiliko balute, bost axola niri totxo aspergarri horiek zer hizkuntzetan idazten dituzten. Totxo horiek ez dira gizarteratuko zuzenean, jendeak paso egiten du hori irakurtzeaz (zorionez).
Hainbeste zurrunbilo horregatik? Gehiago kezkatzen nau erreferente kotidiano xinple eta ebidenteenak euskaraz ez eskaintzeak: zineman ume batek euskaraz pelikulak ikusi ezin izanak, gazteentzako programa eta serie erakargarririk ez egoteak, Bai euskarari etiketa duen erakunde batean harrera erdaraz jasotzeak, bi gestio egin ezin izatea erdara erabili behar gabe, arraunlari euskaldun petoak kazetari euskaldun petoekin astero erdarazko programa batean ikusteak, eta abar …
Otegi eta Ibarretxeren totxazoek ez dute kontakturik gizarte errealarekin. Nahiz eta noski, islatzen duten hizkuntzarekiko jarrera bat politikari horien eskjtik.
Otegiren liburuaren lehen edizioa agortu egin da 🙂
bai, Durangon ere milaka liburu erosten dira…
Nola ez dute ba eraginik izango? Izan gaitezen serioak…
Eragina izango dute liburu horietatik kazetarien bitartez entresakatzen diren laupabost esaldik. Famatu egin den Otegiren hori bezala. Baina tira, egunkariko orri bateko elkarrizketa batean bota izan balu… berdin berdin, e. (hori ere erdaraz izango zen, baina).
Parlamentuan bi legebiltzarkide elkarri kristonak eta bi botatzen, debate bizian, euskara sanoan. Horrek bai lukeela reperkusioa hizkuntzaren normalizazioarentzat. Ez totxazo hauek.
baina noski, horretarako euskaraz BIZI behar da debate politikoa ere.
Ez duzue irakurtzen, ez duzue begiratzen… Bota eta bota. Egon da Otegiri elkarrizketa GARAn, eta euskaraz izan da. «Hori ere erderaz izango zen, baina»). Hemen norbaiti axola al dio esaten duena egia den edo ez?
http://www.gara.net/paperezkoa/20120923/363575/es/Aldebakarreko-ekimenekin-prozesuaren-erritmo-eta-edukiak-kontrola-daitezke
Ez duk, ez duk begiratzen… Bota eta bota. Argitaratu berri duk Otegiri elkarrizketa GARAn, eta euskaraz izan duk. «Hori ere erderaz izango zen, baina»). Hemen norbaiti axola al zaiok esaten duena egia den edo ez?
http://www.gara.net/paperezkoa/20120923/363575/es/Aldebakarreko-ekimenekin-prozesuaren-erritmo-eta-edukiak-kontrola-daitezke
Libururik gabeko testuinguru batez ari nintzen noski, idatzitakoa ulertu bazait. Ez burrunda logikoaren ondoren egindako elkarrizketa bati buruz.
Iparlaren 22garren edizioa ere agortua.
Ez lukete kerik saldu behar, ondotik esaten dutenaren aurkakoa egiteko.
Bilduk adibidez, oso proposamen ona egin du hizkuntz politikari dagokionez. Proposamena etxe barruan eta gobernatzen dituzten erakundeetan aplikatuko balute, aurrerapauso itzela litzateke euskaldunontzat. Baina Garako zuzendariarenak irakurrita, eta Otegi, Ibarretxe, ELA eta erreferentziazko beste eragile askoren jokabidea ikusita, ez dakit inoiz ikusiko ote dugun aldaketa esanguratsurik.
Gauza batzuez berehala enteratzen haiz gogor kritikatzeko. Beste batzuez, ordea, ez, nonbait.
.
http://www.diariovasco.com/20121001/local/diputacion-usara-solo-euskera-201210011352.html
http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20121001/gipuzkoako-aldundiak-euskara-lehenetsiko-du-bere-agerraldietan
.
Ala gauza batzuez bakarrik interesatzen al zaik hiri ere hitz egitea?
.
Ez haut inolaz ere kokatzen “gaiztakeriaz eta etsaikeriaz” jokatzen dutenen artean,
baina ezta inpartzialtasunez jokatzen dutenen artean ere.
Nirea aldetik, behintzat: chapeau Bildu! Nahiz eta beharrezkoa, benetan ausarta eta poztekoa. Izugarri berri garrantzitsua da, garai berri batean sar gaitzakeena, pauso gehiago emateko bidea irekitzen duen heinean.Berriro:txapela kentzekoa!
Guztiz txalogarroa Gipuzkoako Diputazioaren ekimena. Ondo egiten denean, esan behar da eta kitto; berdin dio ze kolorek egin duen ondo.
Gaizki egiten denean, esan behar den bezalaxe; berdin dio ze kolorek egin duen gaizki. Otegi eta Ibarretxeren liburuaren auziak garbi uzten ditu hainbat gauza, gustatu ala ez.
Ez dakit ze gogo dagoen beti norberaren trintxeratik diskutitzen aritzeko.
I love it when individuals get together and share opinions.
Great site, continue the good work!