Ibaia garbitzeaz
Ibaia garbitzeaz –
Erabaki irmoa hartu dut gaurkoan, minutu bateko manifestu honetara ez ekartzeko ez Greba Orokorra ez eta euskarafoboen azkenaurreko erasoa ere. Baina oraintxe konturatu naiz nahi gabe egin dudala Life of Brian filmeko Jehovaren txistea eta zuen buruetan jarri ditudala bai Greba Orokorra eta baita euskarafobia ere.
Tira, berdin dio. Ez du inporta. Bertze gai ergel bat paratuko dut zuen burmuinetan. Bueno, gaia berez ez da ergela, baina “ergel” hitza erabili dudanez, berriz ere Jehovaren txistea egin dut eta zuek dagoeneko pentsatuko duzue garrantzi gabeko zer edo zer aipatuko dizuelada segituan.
Bada, ez egin kasu orain artean erran dizuedan horri guztiari eta lagun iezadazue asteburuan izan dudan barne eztabaida honetan: igandean, elkarte ekologisten plataforma batek antolatua, ia 400 pertsona aritu ziren Iruñean Arga ibaia garbitzen, eta bildutako zaborrarekin ia 40 edukiontzi bete zituzten.
Auzolan polit eta txalogarria, ezta?
Eta hala bada, zergatik ez naute ni halako ekimenek guztiz konbentzitzen?
Lagundu, faborez.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020 otsaialaren 4koa]
Niri ondo iruditzen zait Arga ibaia garbitu badute baina mesedez ez dezatela euskara nahastu garbiketa honekin. Gauza guztiak euskararekin nahasten dituen jendea ezin dut jasan. Ibaia garbitu behar badute, garbi dezatela baina ez dut ikusi nahi “Euskaraz bizi nahi dut” eta parekoak.
Ulermen eskaxekoa zaitugu. Autoreak lehen paragrafoan zertaz ez duen hitz egin nahi adierazi du (greba orokorraz eta euskarafoboen azkenaz), eta bigarrenetik aurrera, adierazi du gai “arinago” bat hartuko duela, Arga ibaiaren garbiketa kasu. Nork esan du ibaia “euskaraz bizi nahi dut” lelopean garbitu zutela? Nondik atera duzu hori? Testutik ez behintzat.
Eta nor zara zu “halakorik ez dut ikusi nahi” esateko, ibaia “euskaraz bizi nahi dut” lelopean garbitu izan balute? Ikusi nahi ez duenak, itxi bitza begiak. Zer egingo diezu, ekintza debekatu? Hemen ere zentsura, Kaixomaitiarekin bezala? Batzuek edozein aitzakia, ergela bada ere, kasu hontan ikus daitekeenez, baliatzen duzue egurra emateko. Zentzurik balu sikira esan duzunak…
Ba Ote! Ederki ulertu duzu zer esan nahi izan dudan eta ederki ulertu dut Asierrek idatzi duena. Nahasten dabilena zeu zara, agian hor zehar gai guztiak nahastuz piltra moduan ibiltzen diren horietakoa zaitugu zeu ere eta identifikatuta sentitu zara. Euskal kutredadea.
Niri gauzak nahasteak berdin-berdin dit. Ez nahasteak bezala, bakoitzak nahi duena egin beza. Sinisten duten horretan jarduten dutenei estimua diet, hori argi. Izorratzen nau zure iruzkinetan bazterrak nahastu eta kaka botatzeko duzun beharrak, gaiarekin zer ikusirik izan ez arren. Eta zure zentsurarako zaletasunak larritu egiten nau. Besteei nola egin behar duten esaten ibiltzen direnak bereziki gorroto ditut.
Gauzak nahasteak berdin dizula?! Eta saltsa guztietan ETA nahasten digutenean ez dugu/duzu ba gustuko?! Zentsuraz berriz ZUZEU, BERRIA, ARGIA bezalakoetan fijatu, lastategia aurrean izan eta lasta izpiari so zaude eta!
Konturatzen zara zerorri ari zarela ibai garbiketa bati buruzko albistean ETAren komodinarekin jostatzen? Eta, adierazgarria da, azken aldian denerako aitzakia ETA duena EAJ da, ez kanpotarren bat.
Eta ez bazaude Berria edo Argiarekin gustura, montatu ezazu zure euskarazko prentsa. Ezkertiarregia bada dagoena, feministegia, giliprogrea edo nahi duzuna, badakizu, sortu Diario Fatxo euskaraz. Ea zenbatek erosten dizuten. Negarrak etxean.
Eta ez nahastu bazterrak. Inork ez du Arga ibaiaren garbiketa euskaraz bizi nahi dut leloarekin nahastu. Zuk zerorrek, zure buru horretan.
Ondo, Ba Ote! Geroz eta hobeto erakusten duzu zer nolakoa zaren. Exkerrekook laister jotzen duzue “fatxa” deituz iraintzera. Modaz pasata zegok hori motel! Horretan ere ez zarete modernizatzen! Zer jende kutrea.
Falaziak gustatzen zaizkizu euskaldun bat: kasu honetan “lastozko pertsonaren falazia”, bila ezazu interneten. Eta ulermen arazoekin segitzen duzu. Noiz deitu dizut nik fatxa? Diario Vascori Diario Fatxo deitu diot, ez besterik, txantxa eginez, “giliprogre” erabili dudan bezala. Baina hori ez duzu ikusi nahi izan, ezta? Aldatuko dut esaldia, behar baduzu: Sor ezazue zuen euskal prentsa, dagoena ezkertiarregia, feministegia, giliprogreegia edo nahi duzuna bada, sortu Diario Vasco euskaraz.
Bitartean, ez didazu erantzun ea nondik atera duzun ibaia garbitzean “euskaraz bizi nahi dut” leloa erabili zutela.
Bazterrak nahasten habila zaitugu, hori onartuko dizut.