Hurrena nuklearra?

Hurrena nuklearra? –

Hurrena nuklearra?

Ukrainan une honetan gauzak nola dauden ulertzeko, on da Ray McGovern analista estatubatuarrari entzutea. Gizon hau, gerraren aurkako eta bakearen aldeko mugimenduko kide kualifikatua izateaz gain, 27 urtez (1967-90) CIAko analista izan zen, egunero bere lanaren emaitzak honako presidente hauei aurkeztu zizkielarik: L.Johnson, R.Nixon, G.Ford, J.Carter, R.Reagan eta G.H.Bush. Bere analisiak Nazio Batuen Erakundera ere iritsi ziren eta, besteak beste, Irakeko gerraren justifikaziorako manipulazioak salatu zituenetako bat izan zen. Hurrengo parrafoetan irakurriko duzuena berak bideoan esandako guztien laburpen modukoa da, berak esandako gauzak. Ez duzue nire hitzik edo baloraziorik aurkituko. Den-dena Ray McGovernen hitzak dituzue hurrengo parrafoetan bildutakoak.

George H.Bush (1989-93) Europa batua nahi zuen, Lisboatik Moskuraino, eta egitasmoa sustatzeko James Baker bere Estatu Idazkaria Moskura bidali zuen M.Gorbachovengana NATO Alemaniako ekialdetik zentimetro bakarra ere ez zela zabalduko esatera. Lor zitekeen egitasmoa zen.

Sobiet Batasuna deseginda harremanetarako sortu zuten giro apropos horretan V.Putinek B.Clintoni Errusia NATOn sartzeko aukera eskaini zion. V.Putinek mendebaldera hurbiltzeko asmoa zuen eta nolabaiteko lankidetza indartzekoa. Estatubatuarren erantzuna ezezkoa izan zen eta, hortaz gain, arma-kontrolerako nazioarteko itun guztietatik atera ziren. Errusiako presidentearen erantzuna: “gure armada indartu egin beharko dugu egoera berri honi aurre egiteko”.

AEBetako liderrek munduan ezinbestekoak direla uste dute. Clintonen Estatu Idazkari Madeleine Albrightek honelakoa esan zuen: “Horrela jokatu behar dugu. Jende asko hiltzen badugu ere, zertarako dugu armada?” Gaurko Estatu Idazkari Antony Blinken eta Segurtasun Nazionalerako aholkulari Jake Sullivan ere munduko herrialderik boteretsuena garela sinetsita daude eta munduko diktadoreak balira bezala jokatzen dute.

2024ko urrian BRICSen batzarra egitean argi geratuko da mundua bi zatitan banatuta dagoela eta dagoeneko ez garela munduko gobernari bakarrak.

2014an Victoria Nuland Estatu Idazkariak estatu kolpe bat antolatu zuen Ukrainan, Yanukovichen gobernu demokratikoa ordezkatuz. Gobernu berriak NATOn sartzeko asmoa adierazi zuen eta AEBek gobernu hori babestu zuen “NATOn sartuko zaituztegu” esanez. 1990ean Bakerrek ekialderantz ez zirela hedatuko esan zuenetik NATO bikoiztu egin zen tamainaz.

Estatu kolpea historian izan den kolperik lotsagarriena deitu izan da, Victoria Nulandi Ukrainako AEBetako enbaxadore Geoffrey Pyattekin egindako telefono elkarrizketa bat harrapatu ziotelako: “Geoffrey, dena antolatuta dugu eta pertsona hauekin kontatzen dugu…” eta izenak aipatu zizkion.

Duela hamar urte baino gehiago, analista ezagunek esan zuten OTANen sartzeko ahaleginak Ukraina suntsituko zuela. Abisatzen jarraitzen dugu eta Ukraina suntsitzen jarraitzen dute.

Blinken eta Sullivan dira AEB zuzentzen ari direnak. Munduko gobernantzan apartekoak eta ezinbestekoak direla uste dute, oraindik gerra zer den ez badakite ere. Txinak Sullivani esan dio akatsa litzatekeela AEBetako hauteskundeen aurretik Ukrainan arazo larriren bat sortzea. Zorakeria zentzugabea litzatekeela eta estatubatuarrei arazo handiak sortuko dizkigutela ahulen garen tokian. Ozeano Bareari buruz ari da, han AEBek baino itsasontzi gehiago daukatelako. “Ukrainako gerra salbatzeko modu nabarmenean parte hartzen baduzu, bi fronte batera topatuko duzu -esan diote Txinan- Errusiaren aliatu estuak garelako”.

Blinken eta Sullivan mundua ulertu gabe iritsi diren jende inozoak dira. Errusia eta Txinari presio erabakigarria egin diezaieketeela pentsatzen dute. Jainkoak lagun gaitzala. Txinatarrekin hitz eginda zerbait ikasiko al zuten! Beldur naiz Ukrainan porrota ekiditeko esperientziarik gabeko pertsona hauek muturreko zerbait egin dezaketelako hauteskundeak eta euren askatasuna ez galtzeko. Gerta daitekeenari buruz txinatarrekin hitz egin eta gero ikuspuntu errealistagoa izan dezaten espero dut, eta Errusiari modu bortitzean eraso ez diezaioten.

Defentsa departamentuaren dokumentu estrategikoetan idatzita dago. Txina da etsaia handiena. Lehenengo Errusia garaitzea da plana eta ondoren Txina. Zorakeria da. Zer gerta daiteke bi hilabete hauetan? Lehenik, 155 mm-ko obusik gabe geratu ginen, gero Europan gauza bera gertatu zen, geroago luku-bonbak… orain bonba nuklear taktikoak geratzen zaizkigu. Horietako batekin Errusiaren garaipena ekidin dezakegu. Horietako bat bota beharko genuke errusiarrek serioski hitz egiten ari garela konturatzeko. Horrela ez dugu hauteskundeak galduko eta Trump iristen denean ez gara zaurgarriak izanen. Zer esanen du armadak, zorakeria dela esanen al du? Ez dut ezetz esanen dutenaren bermerik. Horrek kezkatu egiten nau. Politikari hauek ez dira zentzudunak eta geratzen zaien aukera bakarra nuklearra dela dirudi.

Itzulpenaren ardura: joan mari beloki kortexarena

Mezu nuklearren batekin iritsi izan al da gaur Blinken Ukrainara? Eta errusiarrek eutsiko al diote orain arteko pazientziari NATOk aurrean jarriko dion froga bortitz berriaren aurrean?

Hurrena nuklearra?  Hurrena nuklearra?  Hurrena nuklearra?  Hurrena nuklearra?

Irakasle erretiratua. Nafarroa Garaia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude