Hurbileko politikari (umoretsu) bat Oionen
Hurbileko politikari (umoretsu) bat Oionen, herriko alkate Rubén Garrido. Herriko medikua eta auzolotsarik bako Partido Popular alderdiko hautagaia.
Jakina da hauteskunde garaian politikariak herritarrengandik hurbil agertzen saiatzen direla, are gehiago alderdi berritzaileak omen direnak plazara azaldu direnetik. Hori dela-eta, `bideo sinpatiko´ bat egin nahi izan du arabar errioxan, Oioneko alkate Garridok; bideoklip bat berriro alkate hauta dezaten. Eta ez gara gu izango emaitza baloratuko dugunak, baina ekimenak eman du zeresana eta ZUZEUra ere heldu da.
Bideoa egin aurretik ere (ez egin kasu daraman izenburuari, –“¡ridículo! Peor video electoral de la historia – Alcalde de Oyón (PP) 2015”-) Garrido kantariaren izena komunikabideetan agertua zen, La Riojako ospitaletan Oiongo gaixoak artatu zitzaten eskatzeko gose greba hasteko prest baitzen.
HITZAK:
Egun berri bat dator
Oiongo herrira,
modu berri bat
ilusioa bizitzekoa.Rubén Garrido naiz,
zure alkate izatea ohore bat da;
zure ondoan egon nahi dut,
hoberena lortzea.Udaletxerako bidean goaz,
zure botoa eta arnasa behar ditugu
gure proiektuarekin jarraitzeko,
gero eta hobeto eginez (bis).
La la la la la la, Rubén!
La la la la la la, Oion!
Gure alkatea onena da.
Lau urte pasatu dira
azken hauteskundeetatik,
lana egin dugu
esfortsu eta ilusioz.Gure herria aldatu egin da
apur bat hobea da orain,
baina ez gara konformatzen
eta botoa ematen dugu.Udaletxerako bidean goaz,
zure botoa eta arnasa behar ditugu
gure proiektuarekin jarraitzeko,
gero eta hobeto eginez (bis).
La la la la la la, Rubén!
La la la la la la, Oion!
Gure alkatea onena da; ozen! (bis).
Rubén Garrido Oiongo alkatea.
Eman botoa PP-ri.
Ene! badirudi ez zuela nahikoa izan Logroñon egin zuen kanpaldi antzerkiarekin, orain ere barregarri geratzeko gogoak ere baditu. Zortea dauka Logroñotik Oionera bizitzera (Oionen Logroñon baino merkeagoa da etxebizitza eskuratzea) joandako pertsonen bozak bermatuta dituelako…