Hondakinen errausketa energia iturri? Errausketaren bultzatzaileen enegarren gezurra

Hondakinen errausketa defendatzen dutenek bi ideia nagusitan oinarritzen dute haien proiektuaren defentsa: Ezkortasuna eta ustezko energia sorrera.

Ezkortasuna, zabortegiak ala errausketa beste aukerarik ez dagoelako dikotomia faltsuan oinarrituta dago. Oraingoan ez dugu horretan sakonduko, bi ideia azpimarratu bakarrik. Errausketak ere zabortegiak behar ditu, erraustutakoaren %30 inguru eskoria eta errauts toxiko ezala gerazen baita labean eta filtroetan.

Bigarren ideiari buruz, zaborra gaur egun barra-barra sortzen dugun arren, eredua aldatuta zaborra ikaragarri murriztea eta bestelako tratamendu ez toxikoak ematea posible dela esan beharra dago. Ezkortasun eta etsipenik ez beraz, ohiko zabortegi eta errausketan oinarritzen ez den irtenbidea badago.

Baina gaurkoan jorratuko dugun gaia beste bat da. Hondakinen errausketa energia sortzeko, energia “berriztagarria” sortzeko bidea dela dioen mitoaz arituko gara.

Errauskailua

Errausketa energetikoki defizitarioa da

Produktu bat erraustean lortzen dena baino energia gehiago behar da produktu hori berriz ekoizteko. Hau da, lehen gaiak erauzi, garraiatu, eraldatu eta produktua bera ekoizteko behar den energia ez da inondik inora ere lortzen produktua erraustuta. Produktuak errausterakoan, planta ustiatzen duen enpresak lortzen energia du, energia hori saltzerakoan diru etekinak ere bai, baina oro har hartuta, sortu den energia beharra handiagoa da eskuratu dena baino. Garbi esanda, errauste planta ustiatzen duenak ekonomia orokorrari energia behar handiagoa sortzearen kontura, energia apur bat lortzen du. Gezurra da hondakinen errausketa energia lortzeko bide bat denik.

Eta birziklapena ez al da energetikoki defizitarioa?

Produktu bat birziklatzeko energia kontsumitu beharra dagoela begi bistakoa da. Hondakina bildu, garraiatu eta tratatu beharra dago, gerora material birziklatuarekin produktua berregiteko. Hoietako urrats bakoitzak energia gastua dakar. Baina errausketarekin ez bezala, inork ez du esaten birziklapena energia lortzeko bidea denik.

Hori garbi utzita onderengoa esan beharra dago. Produktuak birziklatzeko produktuak errausteko eta berriz ekoizteko baino dexentez energia gutxiago behar da. Alegia, birziklatzearen energia balantzea askoz hobea dela erraustearena baino. Horretan ere, Zero Zabor eredu zirkularrak abantailak besterik ez ditu eskaintzen errausketan oinarritutako eredu linealaren aldean.

Aurreko paragrafoan aipatutakoa argi eta garbi ikus daiteke 2005 urtean ICF aholkularitzak bataren eta bestearen energia beharrak konparatzeko prestatutako taula honetan. Hiru zutabetan ondorengoak konparatzen ditu:

  • Material bat birziklatzean berria ekoiztearekin alderatuta aurrezten den energia
  • Material hori erraustean lortzen den energia
  • Aurreko bien arteko proportzioa.

Ondorioa garbia da: birziklatzearen energia balantzea erraustearena baino askoz hobea da

Euskal Herrian materialen kudeaketa arrazional eta iraunkor baten alde, hau da, Zero Zabor ereduaren alde eragiteko elkartea.

4 pentsamendu “Hondakinen errausketa energia iturri? Errausketaren bultzatzaileen enegarren gezurra”-ri buruz