Hizkuntza
Hizkuntza –
La Constitución española de 1978.
Título preliminar
Artículo 3
1. El castellano es la lengua española oficial del Estado. Todos los españoles tienen el deber de conocerla y el derecho a usarla.
…………………………………………………
2040ko Euskal Konstituzioa.
Atariko titulua
1. Artikulua
1. Euskara Euskal Herriko Estatuaren hizkuntza ofiziala da. Euskal herritar guztiek ezagutu behar dute eta erabiltzeko eskubidea dute.
2. Gaztelania eta frantsesa ofizialak izango dira, halaber; eta hizkuntza horietan mintzatzeko eskubidea izango duTE.
Hizkuntza
Inperatibo legal ederra, baina Estatu barik daukagun lana hurrengoa da: euskaldun identitarearen parte direla esaten dutenek egoki ikasteko eta erabiltzeko inperatibo ideologikoa.
Zeinek ez du ezagutzen bere inguruan erdal superabertzalerik? Haurrek oso argi daukate
Katuak miau
Txakurrak guau
Oilarrak kukurruku behiak mu
Eta euskaldunak?
Eta abertzaleak?
Tururu!
Euskara da libre nahi dugun lurralde bakarra, Euskal Herriarekin batera
Nik ez nituzke erdarak ofizialak egingo. Bestela Irlandan bezala gertatu ahal zaigu.
Arabiarra sartzea ahaztu zaizu. Seguruenik 2040rako, gure kaleetan euskara baino dexente gehiago entzungo da