Hizkuntz ekologia eta lurralde euskaldunak
Hizkuntz ekologia eta lurralde euskaldunak
Egitaraua
09:00-09:15: Harrera-ekitaldia.
09:15-09:45: UEMAren ibilbidea eta etorkizuna, hausnarketa (Jon Bollar, UEMAko lehendakaria).
09:45-10:15: Zergatik hizkuntza-ekologiarekin bat? (Belen Uranga, Soziolinguistika klusterra)
10:15-11:30: De l´ecologia a la sostenibilitat lingüístiques: del marc téoric al porpositiu i práctic (Albert Bastardas, Bartzelonako Unibertsitatea).
11:30-12:30: Kafe-tertulia.
12:30-13:00: Hizkuntza ekologia eta udalerri euskaldunak: oinarri juridikoak (Xabier Ezeizabarrena, Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide Saila).
13:00-13:30: Hizkuntzaren arnasguneak eta hizkuntzarekiko komunitatearen Gizarte Erantzukizuna (Iñaki Marko. UPV/ EHU).
13:30-13:45: Azken agurra
…
Topaketen helburua hautetsiak (gaur egungoak eta etorkizunekoak) eta hizkuntza arloan lan egiten duen edonor euskararen biziraupenerako arnasgune diren herriek duten garrantziaz jabetzea da, baita euskararen gune hegemonikoak babestearen beharraz ohartaraztea ere.
Gure asmoa ez da bertaratuak entzule soil gisa egotea, eta, horretarako kafe tertulia prestatu dugu, kafea hartzen dugun bitartean entzundakoaz hausnar eta eztabaida dezagun.
Lan honetan guztian, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko unibertsitatea, Soziolinguistika klusterra eta Donostia- Gipuzkoa Kutxak eman dute euren laguntza.
Topaketan izena emateko epea zabalik dago jada apirilaren 11 arte. Parte-hartzaile kopurua mugatua izango da eta matrikula 15 euro ordaindu beharko dira.
Bertan bazkaltzen geratzeko aukera izango da eta bazkaltzen geratzen denak eskaera orrian hala adierazi beharko du. Bazkariaren prezioa 20 eurokoa izango da.
Informazio gehiago nahi izanez gero www.uema.org helbidean duzue.