Hitzaldia Azpeitian: Orreaga 824. Iruñeako erresumaren sorrera
Hitzaldia Azpeitian: Orreaga 824. Iruñeako erresumaren sorrera –
Iruñeako erresumaren sorreraren 1200. urteurrena dela eta hitzaldia antolatu dugu mugarri garrantzitsu horri buruz gehiago jakin dezan jendeak.
Iñigo Larramendi historialari arabarrak gure historiako une zirraragarri hori gogoraraziko digu. Orreagako hirugarren batailaren ondoren nola sortu zen Iruñeako erresuma, eta nola bihurtu zen Eneko Aritza erresuma horretako errege. Zalantzarik gabe, euskaldun guztiok jakin beharreko gaia.
Hitzaldia Azpeitiako azoka-plazako 1. solairuan izango da, Ekainaren 13an (ostegunean), arratsaldeko 19:00tan.