Hiru hilabete Jon Anza gabe

ZuZeuphoto
ZuZeuphoto

Jon Anzaren lagun eta sendikoek direnak eta ez direnak egin dituzte  aztarna bila. Bazterrak afixez bete dituzte; Jonek ustez egin beharreko tren bidaia berbera errepikatuz, bazterrak oro miatu zituzten; manifestapenak eta aldarrikapenak egin dira han eta hemen… Arrastorik ere ez inon. Eta, dagoeneko, hiru hilabete gizasemearen batere albisterik gabe.

Izugarrikeriaren zantzua hartzen dio gertaera honi askok eta askok, gerra zikinaren itzulerarena edota betikotzearena. Frantzia eta Espainiako polizien ekimena da askoren ustez, nahiz eta Rubalcaba Espainiako Barne Ministroak eta bestelako arduradunek espreski ukatu duten halakorik.

Izanak izan, harrigarriena, Jaurlaritzaren jokabidea da hemen: bere babeseko herritar bat desagertu da, eta hitz bat bera ere ez diogu entzun ez Patxi Lopez Lehendakariari, ez Rodolfo Ares Barne Sailburuari.

Ez ote ditu euskal herritarraren desagerketak kezkatzen?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.