Hiriburuetako jaien kartelak (2013)
Gasteizek, Baionak, Bilbok, Iruñak eta Donostiak badute udarako jaien kartela. Zein duzu gustukoen?
- Emakumeen biolentziaren aurkako moreak hartu du Bilboko kartela. Marijaia hiriko eraikinen argazkien soinekoarekin bildu dute.
- Baionako bestetako kartelak jaietako janzkerari egin dio erreferentzia. Herriko giltza letren zopan kokatu dute.
- Gasteizen superjaiak izanen direla iragartzen du aurtengo kartelak. Komiki aldizkari baten azalaren itxura hartu Zeledon eta neska super heroi bihurtuz.
- Iruñako kaleen plano zuri-gorri-beltza da San Ferminetako kartela. Arga ibaiak jarri dizkio zezenari adarrak.
- Hondartza da Donostiako Aste Nagusiko kartelaren paisaia. Hondarrezko elur panpina asmatu dute.
Hiribuetako besten kartelak ematekotan, Garaziko eta Mauleko jaietakoak eskas dira, ez?
Ze itsusiak diren denaaaaaaaaaaaaaaaaak!!!!