Higa taldearen " Espazio hutsak" antzezlana
Hori Bai gaztetxearen kultur proposamenen hileroko egitaraua
HIGA ANTZERKIAk aurkezten duen “Espazio hutsak” lanak Amaia Lasaren unibertso poetikoa du iturburu. Olerkien jatorrizko hizkuntzan eskeinitako obra da, hau da, euskeraz. Euskal Herriko Unibertsitateak 2000. urtean argitaratu zuen Amaia Lasaren “Geroaren aurpegia” (1968-1998) liburua. Bertako poema sorta batetik abiatuz piztu zen antzezlan bat taularatzeko gogoa. Lan honen helburua olerki sorta hau aditzera ematea da. Hirurogeigarren hamarkadaren bukaeran argitaratu zituen bere lehen olerkiak. Eta lau hamarkada igaro ondoren, bere poetikak ez du bat ere gaurkotasunik galdu. SINOPSIA Antzerki partitura sail baten oholtzaratzean datza antzezlana. Testu poetikoa ardatza izanik, zirriborroak sortzen dira gorputzaz eta ahotsaz. Hiru aktoresa, olerkiak, mugimendua eta hotsak. Hauek dira Ene poltsa handia eta biok ikuskizunaren osagaiak. Bertan, ikuslea sentsazioz betetako unibertso batean biltzeko asmoz. Emakume garen aldetik, idazleak jorratzen dituen gaiak geure kezkak eta sentimenduak adierazteko baliagarriak izan zaizkigu. Barne hausnarketa, gizartea, giza harremanak, emetasuna, maitasuna, ametsak… Honela, gure muinetan pizten diren grinak eta gogoetak adierazi nahi ditugu.