Hezkuntzako sailburuak ikastetxe kontzertatuetako itunen agindua argitaratu du

Hezkuntzako sailburuak ikastetxe kontzertatuetako itunen agindua argitaratu du –

2021eko urriaren 5eko datarekin Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian Hezkuntzako sailburuaren agindu berri bat argitaratu zen, zeinetan 2021-2022 ikasturterako – Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia, Batxilergoa eta Lanbide Heziketak – ikastetxe kontzertatuetako Itunak zehazten diren.

Hezkuntzako sailburuak ikastetxe kontzertatuetako itunen agindua argitaratu duEbazpen horren bitartez berriro ere argi geratzen da zein den Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren joera: batetik, inolako beharrik gabe eta hezkuntza sistema publikoan eragin dezakeenari erreparatu gabe, sare pribatuaren eskakizunei men egiten die eta hainbat ikastetxe pribatuen gainmatrikulazio irregularra zuritzen bukatzen du ituna handituz. Eta bestetik, ebazpen horren bidez Hezkuntza-itunen Araudia onartzen duen dekretuak itun osoak dituzten ikastetxe pribatuek irakaskuntza zerbitzua emateagatik diru kopururik ezin dutela jaso azpimarratzen da, hau da, doako hezkuntza eskaintzak egitera behartuta daudela eta jasotzen diren diru zenbateko horiekin ez legokeela zertan arazorik egon.

Jokin Bildarratz sailburuak badaki ikastetxe kontzertatu guztiek berak sinatutako ebazpenaren kontra kuotak kobratzen dituztela. Noiz arte jarraituko du Hezkuntza sailburuak irregulartasun horien aurrean ezikusiarena egiten? Zertarako behar ditugu inklusioaren, aukera berdintasunaren eta ekitatez betetako hitz politekin idatzitako hezkuntza lege eta araudi berriak egun daudenak ere betetzen ez badituzue?

STEILAS egungo hezkuntza sistemek bizi dituzten arazo eta erronkei aurre egingo dien Hezkuntza akordioen alde dago, baina ez ditugu egungo sistema dualak eta ituntze unibertsalak eragiten duten hezkuntza pribatizazioa eta eskola segregazioa betikotuko dituzten akordio eta legeak onartuko.

Hezkuntza pribatizazioari ez!

Hezkuntzaren pribatizazioak eskola-segregazioa dakar!!!!

Hezkuntzako sailburuak ikastetxe kontzertatuetako itunen agindua argitaratu du