Hezkuntzak ez die familiei harrera egiten

Hezkuntzak ez die familiei harrera egiten –

Nafarroako haur eskolak erabiltzen dituzten familiek irakurri eta Hezkuntza Departamentuan erregistratu duten idazkia duzue honakoa. Familiek Gimenorekin elkartzeko eskaera ofiziala egin zuten, eta ezezko erantzuna jaso.

Kontziliazioa, autozaintza, gure haurren garapen hobea lortzea,… hainbat dira familiak Nafarroako haur-eskolen erabiltzaile izatera garamatzaten arrazoiak. Nafarroako 0-3 Plataformaren pean modu antolatuan, aspalditik borrokan ari dira haur-eskolak, Nafarroako gizarteak kalitatezko hezkuntza publikorako eskubidea bermatua izan dezan eskatzeko. Eta horrekin bat egiten dugu ENPATIA dugun pertsonak garelako eta haien arrazoiak ulertzen eta babesten ditugulako.

Gure seme-alabentzat onena nahi izatea bigarren maila batean ere geratzen da, jakin badakigulako aldaketak iristen direnerako (ez dugu ikusten hauek iristeko alternatibarik) askok ez dugula edo dutela haien zerbitzuen beharrik izango.

Eskaerak argiak dira; ratioak jaistea eta soldatak igotzea. Halaber, benetako borondatea -politiko eta soziala- eskatzen dute 0-3 zikloak merezi duen garrantzia eta seriotasuna aintzat har dadin. Izan ere, zientziak aspaldidanik ziurtatzen du pertsonen bizitzako lehen urteetan esperientziek eta zainketek duten garrantzia. Garapen globalean; fisikoa, kognitiboa eta emozionala.

Haur hezitzaileek, gure txikiak haien esku uzten ditugunean,  hori argi dute. Izan ere, oinarri teorikoak eta praktikoak ematen dituen prestakuntza espezifikoa dute, haurrak errespetuz eta maitasunez tratatzen jakin dezaten. Hasieratik lantzen dituzte pixoihalak aldatzen jakiteko, elikatzeko edo laguntza-lanak egiteko gaitasunak eta jarrerak, modu hezigarrian. Era berean, haurren ikaskuntzen bidelagun dira eta heldutasun prozesu zein prozesu emozionaletan laguntzeko  irmotasunez eta adeitasunez lan egiten dute. Sormena lantzen dute haurren jakin-mina pizteko eta proposamenak garatzeko. Baita begi klinikoa ere, adingabearen garapenean edozein desoreka detektatzeko eta prebenitzeko.

Aldatu nahi dituztenak bezalako baldintza itogarriekin ere lan egiten dute. Europako ratio altuenekin (0-1 urteko 8 haur hezitzaile bakoitzeko, 1-2 urteko 12 haur hezitzaile bakarrarekin eta 2-3 urteko 16 haur hezitzaile bakarrarekin). Eta  hori beren zaintza sozialik edo ekonomikorik aitortu gabe.

Guk, jakina, eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuei hezitzaileei, zuen laguntzagatik, eta zuen borroka babesten jarraituko dugu, baita ahal ditugun guztiak animatzen ere, haiek ere borrokarekin bat egin dezaten.

Langileak ordezkatzen dituen erakunde instituzional bat egon arte, gatazka honetan Plataforma solaskidetzat hartzea nahi dugu, eta egiten ari diren laguntza-deiari entzutea.

Horregatik guztiagatik, familiek bat egiten dugu plataformaren aldarrikapenekin, eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu sor dezala negoziazio-mahai bat haur-eskola duinak sortzeko.

Hezkuntzak ez die familiei harrera egiten

Kalitatezko haur eskola duinen alde 30.000 sinadura bildu dituzte Nafarroan.

Hezkuntzak ez die familiei harrera egiten

Haur eskola duinen alde