Hezkuntza saila baliabideak nahi erara kudeatzen

Hezkuntza saila baliabideak nahi erara kudeatzen –

Hezkuntza Saila Hezkuntza Laguntzako Espezialisten ordez PT-ak kontratatzen hasi da. Badirudi hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen beharrek ez dutela garrantzia handirik sailarentzat eta ez diola axola nork artatzen dituen.

Hezkuntza saila baliabideak nahi erara kudeatzenLan erreforma dela eta sailak ezin ditu orain arte egiten zituen 12 hilabeteko kontratuak egin eta 6 hilabeteko gehienezko iraupena duten produkzioaren gorabeherengatiko kontratuak -lan metaketak-  egiten hasi zen azaro aldera, behar hauek puntualak direla aitzakiatzat harturik.

STEILAStik gogor salatu genuen behar hauek, oro har, ez direla puntualak, egonkorrak baizik eta lanpostu hauek estrukturaltzat hartu eta bakante moduan eskaintzeko eskaera zuzena egin genuen.

Aurreikusten genuen moduan, beharrek bere horretan jarraitzen dute eta gure eskaerei entzungor eginez, kontratu hauen gehienezko iraupena hamar hilabetera luzatzeko proposamen itxia egin zigun sailak; gehiengo sindikalaren babesik jaso ez zuena. Eta beraz, sei hilabeteko iraupena dute egun.

Eta orain zer? Lan metaketa bat amaitzean beste bat ezin duenez egin, hemen sailaren azken asmakizuna: hezitzaile bat behar den lekuan PT bat jarri eta listo!

STEILAStik gogor salatzen dugu sailak baliabideak nahi erara kudeatzeko duen erraztasun eta arduragabekeria. Bi kolektibo hauek ez dira kategoria berekoak, formazioa ez da berdina, ezta funtzioak ere. Eta ondorioz, ezta ikasleek jasoko duten arreta ere.  Hau da sailak gure sektoreari ematen dion garrantzia.

Agerikoa da behar hauek ez direla puntualak eta lanpostu hauek betetzea beharrezkoa dela; baina ez edozein modutara.

Hau guztiagatik, STEILAStik Lan Ikuskaritzan salatu dugu egoera eta ikasle eta langileen beharrak aintzat hartu, lanpostu hauek egonkortu eta kudeaketa egokia egitea exijitzen diogu Hezkuntza Sailari.

Hezkuntza saila baliabideak nahi erara kudeatzen