Hezkuntza Lege berriari esker doktrinatzen jarraituko dute Kristau Eskolako ikastetxeek

Hezkuntza Lege berriari esker doktrinatzen jarraituko dute Kristau Eskolako ikastetxeek –

Euskal Eskola Publikoaren aldeko Gasteizko Plataformak salatu nahi du mamitzen ari den Hezkuntza Lege Berriari esker, eliza katolikoaren menpe dauden ikastetxeek diru publiko gehiago jasoko dutela ikasleak doktrinatzen jarraitu dezaten. 

Hezkuntza Lege Berriak antolatu nahi duen “Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoaren” bidez, ikastetxe pribatu-kontzertatuek, publikoak balira bezalako tratamendu ekonomikoa izango dute baldintza hipotetiko batzuk betez gero, laikotasuna besteak beste, inoiz beteko ez dutena, beren izaeraren kontra doalako, bistan denez. Hala ere, %100eko finantzazioa izango dute eta, denon diruarekin, bere dotrina zabaltzen jarraituko dute, zerbitzu “publiko” horren parte izango direlako.

Hezkuntza Lege berriari esker doktrinatzen jarraituko dute Kristau Eskolako ikastetxeekHezkuntza Akordioa sinatu duten alderdiek Hezkuntza Publikoa legearen ardatza izango dela dioten arren,  kontrako bidean doazela garbi geratzen ari da behin eta berriz, eta  salatzeko, Euskal Eskola Publikoaren aldeko Gasteizko Plataformako kideok salaketa-prozesio bat egin dugu gaur, alderdi horiei eskertzeko Hezkuntza Lege berriarekin denak berdin jarraituko duela: sistema dual publiko-pribatua, eskola-segregazioa eta doktrinamendua, irakaskuntza pribatu-kontzertatuari diru gehiago ematen zaion bitartean.

Ekintza honekin, hezkuntza publikoko gurasoak, langileak eta ikasleak garen aldetik, Hezkuntza Akordioaren sinatzaileak diren EAJ, PSE, EHBildu eta Elkarrekin Podemos alderdi politikoei adierazi nahi diegu hartu duten erabakiarekiko gure erabateko desadostasuna. Batzuen pribilegioak mantendu eta blindatuko dituen Lege honen kontra ausardia izan dezaten eskatzeko egin dugu, eta denona eta denontzako den Hezkuntza Publikoa benetan erdigunean jar dezaten esijitzeko. Oraindik garaiz daude. 

GORA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA!

Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma Gasteiz

Zer duzu buruan “Hezkuntza Lege berriari esker doktrinatzen jarraituko dute Kristau Eskolako ikastetxeek”-ri buruz

  • Euskal Eskola inolaz ere badakigu, ongi jakin ere, zer den mordoilo hori. GORA ESKOLA EUSKALDUNA.