Herritarrek Euskara Sustatzeko Ekintza Planari ekarpenak egiteko epea igandean amaituko da

ESEP Euskara Sustatzeko Ekintza Plana uztailean onartzeko asmoa du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, 2013an martxan jartzeko. ESEP parte hartzaileena sortzeko asmoz azken asteetan herritarren ekarpenak jasotzen egon dira. Jakinarazi berri dutenez, igande honetan, ekainak 24, itxi egingoo da internet bidez euskara21 blogean ESEP elikatzeko ekarpenak egiteko epea. ESEPen helburu nagusia euskararen erabilera areagotzea da.

Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak orain arteko lanari buruz esan duenez, “adostu dugun testua aproposa da erabat, eguneroko errealitatera egokiturik dagoena eta hiru helburu estrategiko batzen dituena bere baitan: euskararen jabekuntza, erabilera eta elikadura, hau da, hizkuntza aberastasuna handitzeko behar diren izapideak eta eguneroko esparru guztia kukitzen ditu: irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, hedabideak, kirola eta aisia, kultura, publizitatea…Teknologia berriei ere garrantzi berezia eman zaie”

ESEP ekarpenak

(INFORMAZIOAREN LEIHOAren albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.