Herriko Batasuna (8): Haurren hezkuntza

Haurren hezkuntza –

Haurren hezkuntza metodo berezien gainean oinarritzen da. Komunitatearen barnean, hezkuntza-etxeak izanen dira haurrentzat. Ez dut uste haurrak sistemari sakrifikatuak izanen direnik. Hezkuntza-metodo horiek bereiziko dira tradiziokoetatik, baina azken hauek desabantailarik eta akatsik gabeak ote dira? Edozeinek hainbeste maite ditu haurrak non pentsatzen duen gorena egiten dutela haientzat. Gaia tabu bat bilakatu da bertan pasio anitz sartzearen bortxaz. Analisia objektibo batek osagai positibo ugari ekar diezaguke.

Aurreikusten ditugu bost hezkuntza-etxe mota, adin guzientzako izanen direnak hemezortzi urte artio. Ondoko taula honek erakusten ditu taldeen inportantzia gazteriaren adin desberdinetarako.

Hezkuntza-etxeen izenak

Haurren adin tartea

Taldeko haur kopurua

Nimiñoen etxola

0-18 hilabete

5

Haurtxoen etxola

18 hilabete-4 urte

5

Haurren etxea

4-7urte

10

Gazteñoen etxea

7-12 urte

10

Gazt’etxea

12-18 urte

10

Haurrak bizi dira burasoen etxeaz beste etxe batean. Egunero, 16 orenetan, lana bukatuta, burasoek beren haurrak berreskuratzen dituzte eta berekin atxikitzen 19 orenetaraino inguru. Larunbat arratsaldean eta igande osoan haurrak burasoekin egoten dira.

Haurrak, haur etxeetan, adinaren araberan, bost edo hamar laguneko taldetan bizi dira. Etxe horiek haientzat bereziki pentsatuek dira eta haien behar guziei erantzuten diete; izanen dira ganbarak, sukaldea, jantokia, lantegia, garbiketa gela eta dutxa, kiroldegia eta abar. Zaintzale batek edo bik, zaintzale praktikak gainditu dituzten batasundar ama familiako gazteak izanen direnek, haurrak zainduko dituzte beren ardurapean izanen diren artean.

Nimiñoen etxola

Etxe honek haurra errezibitzen du klinikatik ateratzean.

Lehen bi hilabeteetan, ama gaztea ohiko lanetik osoki libratua izanen da, eta pertsonalki okupatzen ahalko da bere haurra artatzen eta hazten. Horren ondotik, berriz hasiko da pixkanaka-pixkanaka lanean, lehenik hiru orenez, gero sei orenez eta abar.

Haurtzain aditu batek ama gazteari bere haurraz arduratzen laguntzen dio. Nahi badu amak bere haurrarekin nimiñoen etxean lo egin dezake, horretarako prestatuta dagoen ganbara batean. Batzuetan haur tipi horien logela interfono baten bidez lotua da burasoen etxeari; eta hauek, izan egunean, izan gauan noiz nahi kontrola dezakete normal ez den hotsik entzuten den haurtzaindegian

Aitak eta amak joaten dira haurra ikustera nahi duten guzietan; giroa begirunezkoa eta guti formala izanen da.

Haurren hezkuntza
Herriko Batasun batean, Israelgo kibbutz batean bezala, oinarriko zelula familia da.

Nimiñoen etxola deituriko etxe horretan, taldeak bost haur ditu. Egunean, haurtzain bat haurrez arduratzen da. Beste bat hor dago haurrak ateratzen eta itzultzen direlarik eta etxea hutsa den artean garbiketa egiten du. Hirugarren haurtzain batek gaua bertan pasatzen du. Haurtzain nagusia etxez aldatuko da haurrekin batera zeren jarraituko baititu hamabi urte artio.

Haurtxoen etxola

Bost haurreko taldea bertan egonen da hemezortzi hilabetetik lau urte artio. Haurrek ikasten dute garbiki jaten, beren burua garbitzen eta berak bakarrik beztitzen; Hiru urtetik goiti, bakarkako jokoez gain, haurrek egiten dituzte txango tipiak, kantuak baita taldeko ateraldiak etxearen inguruetan. Lau urtetik goiti, haurrak gizartean bizitzeko beharra sentitzen du eta orduan bi talde bateratzen dira.

Haurren etxea

Taldeak hamar haur ditu. Lau urte eta zazpi urte artean ahalmen fisikoak eta mentalak laster garatzen dira. Aktibitate kolektiboak inportanteagoak bilakatzen dira. Jokoak herrixkan antolatuak dira baita burasoen ikusteko bisitak lantokietan ere. Bost urtetan, haurrak hasten dira eskolara joaten. Herriko Batasunaren inportantziaren araberan, eskola hori komunitatearena izan daiteke edo erabili beharko da ondoko herriaren eskola.

Herriko Batasuna bezalako instituzio osokoak onartzen ahal ote du kontrolatzen ez dituen organismoek bere haurrak hez eta forma ditzaten? Buraso-eskola-enpresa-buraso ziklo osoa arriskatzen du hautsia izaitea eskolari dagokion katebegiaren mailan. Epe laburrean, ziklo hori nekez osa dezakegu.

Arrasateko kooperatiba industrialek abiatu ziren eskola tekniko batetik zeina azkarki garatu baitzen oraingo eskola politeknikoa bilakatzeko. Ematen du iritsi direla ideal horretara zeinean burasoek eskolaren eta enpresaren ardura beren gain hartzen baitute.

Etorkizunari begira, Herriko Batasunak ikasketa ziklo osoa eskaintzea ahalegindu behar dira. Denbora berean, gainditzen ditugu oraingo sistemei dagozkien zailtasunak: hezkuntzaren izpiritua, norabideak eta abar.

Haurren hezkuntza Haurren hezkuntza Haurren hezkuntza

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “Herriko Batasuna (8): Haurren hezkuntza”-ri buruz

  • Beñat Castorene 2024-02-26 15:57

    1969ko urte hartan, euskaldunek haurrak egiten zituzten oraindik eta haien hezkuntza erabakigarria zen. Ikastola biziki guti zeuden iparraldean, eta beharrez Herriko Batasunak bere gain kontatu behar zuen haurrak hezteko bere ezpirituan eta euskaraz.
    Gainera Arrasateko kooperatibek entzute handia zuten jada iparraldean Latsaguen ingurunean, zeren, azken aurreko paragrafoan esplikatzen duen bezala erraiten idazten baitzuen bezala:
    “[…]burasoek eskolaren eta enpresaren ardura beren gain hartzen baitute”.
    Azkenean asko sinplifikatuz, erran dezakegu Latsaguen proiektuak baduela kooperatiba eta kibutzaren arteko sintesia baten antza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude