Herriak du hitza
Arenys de Munt-en gertatutakoari begira:
Independentzia,
aspaldiko amets,
aspaldiko amesgaizto.
Herriaren askapena,
herriaren zatiketa.
Independentzia,
Kulturaren biziraupenaren bermatzea,
berekoikeria.
Aurrerapausoa,
atzerapausoa.
Demokratikoa,
antikonstituzionala.
Esanak-esan…
Herriak du hitza.
Boterean daudenek nahi dutena esango dute, baina erabakia gurea da eta hori ezin digu inork ukatu. Aurrera Arenysen antzera herritarroi ahotsa eman nahi dieten galdeketa guztiak, izan ere, demokrazia herritarron partaidetzan oinarritzen baita eta oraindik, hau ez da inolaz ere jarraitzen.
Izan untsa.