Herri txikietako bestak, zergatik ez?
Herri txikietako bestak, zergatik ez? –
Udaberriak aitzinera egin du eta uda fite ailegatuko da. Hemen dira berriro herri eta auzoetako bestak. Auritzen adibidez, San Juan inguruan ospatuko ditugu.
Gazteko udalarekin elkarlanean antolatu ohi ditugu gurea bezalako herri txikietan bestak. Haur, gazte, beti gazte eta zaharrendako bestak antolatzea dagokigu, finean herri osoaren elkargune baitira ekaina bukaerako egun eder hauek. Iragan urtean lehen aldiz gazte barraka antolatu genuen dirua biltzeko asmoz eta aurtengoan kontzertu guapo batzuk ekartzeko helburuarekin. Bestak antolatzen hasi eta kartela osatzen genbiltzala, jada konfirmatuak genituen kontzertu eta DJak erortzen hasi ziren edo zuzenean ezezko borobilak jaso genituen ere.
Ez dut tarte hau negar egiteko probestuko, baizik eta jarrera hori hartzen duten talde eta musikarien aitzinean nire haserrea plazaratzeko. Horrelakoen gibelean lanean ari diren lagun, militante eta abarrekiko mespretxua bertzerik ez baitago.
Pastu uda on, deskantsatu eta muxu bat denendako ?