Herri mugimenduek sortutako ezagutza nola kudeatu

Herri mugimenduen inguruan askotariko dokumentazioa sortzen da, ugaria eta aberatsa. Sarri zail izaten da ezagutza hori kudeatu, iraunarazi eta transmititzea. Nola jaso mugimendu politiko, kultural edo herrikoiek utzitako ezagutza? Nola bildu, antolatu eta zabaldu modu egokian?

Tabakalerak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten udako ikastaroak galdera horiei erantzuna topatzea du helburu; lan horiek guztiak aurrera eramateko kontuan hartu beharreko gakoak zein diren definitu eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak arakatzea.

Garai analogiko zein digitalean bidea egin duten herri mugimendu erreferentzialak aztertuko dituzte, sortutako dokumentazioa nola kudeatu duten aztertzeko. Beraien esperientzia partekatuko dute bertaratzen direnekin Juan Jose Agirre Lazkaoko Beneditarren Fundaziokoliburuzainak; elkarlanean osatu eta garatzen ari den #Bookcamping liburutegiko kideek; Rick Prelinger Archive.org proiektuaren sustatzaile nagusiak, #15M.cc ekimeneko kideek eta Asier Sarasua Ahotsak.com gunearen arduradunak.

Content curator ikastaroaren argazkia></p> <p><strong>Uztailaren 13 eta 14an</strong> burutuko da Tabakalerak <a href=

 

Uztailaren 13 eta 14an burutuko da Tabakalerak Euskal Herriko Unibertsitatearen XXXI. Udako ikastaroen programaren barruan antolatu duen ikastaroa. Arantza Mariskal, mediatekako arduraduna da ikastaroaren zuzendaria. Izena emateko epea zabalik dago jadanik. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

Gonbidatuen inguruan informazio gehiago Tabakaleraren Tumbrlean eta izenemateari buruz EHU-UPVren Udako ikastaroen webgunean

 

 

 

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa Mandasko dukea 52 20012 Donostia Tel: 943 011311 info@tabakalera.eu