Hendaiako Gure Ikastolan, tokirik ez

“Hendaiako Gure Ikastolan 260 haur gara orotara. Bi tokitan gaude banatuta, Irandatzen eta Pausun. Datorren ikasturtean, hau da, irailan, Pausura doan taldea askoz ere handiagoa da eta ez gara guztiak sartzen. Denbora aurrera doa, zer egingo dugu?”.

.

2014-2015 ikasturtea bukatu berritan eta hurrengorako bi hilabete baino falta ez dela, Hendaiako Gure Ikastolaren aldarria -ekainaren 12koa- argia da: “ez gara sartzen!”. Horrela adierazi digute ikasleek beraiek, hona ekarri dugun bideoan.

Egun 260 ikasle ditu ikastolak, bi eraikinetan banatuak. Irandatze auzoan Haur Hezkuntzatik Bigarren Mailara artekoak, eta Pausun gainontzeko guztiak, Hirugarren mailatik Bosgarrenera bitartekoak. Multzo honetan 70 ume izan dira orain arte, baina 80tik gora izango dira datorren urteko ikasturteari begira; eta ez dira sartzen.

Eraikuntza zaharra eta hautsia omen dago. Neguan, esaterako, hotz handia egiten omen du bertan; eta kontrara, eta beste muturrera joanda, prefabrikatuetan bero jasanezina. “Nahiz eta ate zein leihoak ireki, ikasgelak itotzeko moduko labe bihurtzen dira”, diozkue. Komunak urriak dira, hir baino ez dituzte; ez dute aterperik, ezta jangelarik ere. Ondorioz, ondoko eskola publikora jotzen dute bazkaritara.

Hendaiako Gure Ikastolan, tokirik ezDatorren ikasturtean, Irandatzetik Pausura joko duen ikasle kopuruarekin 80tik gora ume izango dira, “eta beste gela bat beharko dugu nahi eta nahi ez”. Ondorioz, gutxieneko baldintzak markatu ditu Seaskako ikastolak:

  • Ikasgela bat gehiago.
  • Komun bat gehiago.
  • Jantokia bertan.
  • Aterpea.