Hegoafrikara joan eta etorri
Lehen argazkia horren erakusle da.
Egia esan nire lanaren zatirik handiena bertako gaztetxoei informatika erakustea izan zen, eta baita zero-patatero nibeletik word eta excelleko oinarriak primeran hartu ere!!! benetan harrigarria beraien ikasteko gogoa. Argazkian agertzen dena halere, taldeko beste kide batzuk lan egiten zuten haurtzandegia da.Badakizue, ordenagailuak agertzen diren argazkiak baino xalogoa dira haurrak agertzen direnak… 😉
Bigarren argazkian ikusten da Kayamandiko suburbioko zatitxo bat eta inguruan genituen mendi “erdi euskaldunak”. (jejejeje 😉 A! eta Kayamandin 46.000 pertsona bizi dira gutxi-gora behera.
Eta hirugarren argazkia, kontu xelebre bat. Izan ere, Afrikako hegoaldeneko puntan egonda, gauza kuriosoak ikusten ziren (izar erabat ezberdinak gauez, eguzkia ‘eskuineruntz’ beharrean ‘ezkerreruntz’ mugitzen zen…) eta ilgorak, argazkiko itxura hori zuen!!!! 😮 benetan flipantea, ilargia farrezka!!! 🙂
Beno, eta horixe zen ba dena,ez zorte pixka bat dudan eta U2ko sarrereak tokatzen zaizkidan…
Beno ba, besterik gabe, ondo izan…