Hautesporraren emaitzak #M24

eh botoak

Eskerrik asko ZuZeuko hautesporran parte hartu duzuen guztioi, 164 lagun guztira. Bihar egingo diren #M24 Hego Euskal Herriko bozen emaitza nagusiak asmatzen saiatu gara. Igarle lanetan jarri gara denok, lau herrialde eta hiriburuetan alderdiek izango duten sailkapena edo hurrenkera asmatu nahian. Irabazlerik balego, maiatzaren 25ean aitortuko diogu.

ZuZeuko Hautesporraren emaitza guztiak ikusi.

Laburpen bat ere egin dugu. Alderdi politiko bakoitza zenbagarren indarra izango den, hautesporrako emaitza guztien arabera,

LURRALDEAK

LURRALDEKA

 

Hautesporraren arabera, 2011ko emaitzekin alderatuta, aldaketa handiena Araban dago; EAJk irabaziko lituzke bozak, EH Bildu azpian, eta PP hirugarreneraino jaitsita. Nafarroan EH Bilduk bigarren, eta PSN eta Geroa Bai, Podemosen atzetik kokatu dituzte gehienek.

HIRIBURUAK

hiriburuk

Hiruburuetan 2011ko irabazle berberak espero dituzte hautesporra bete dutenek. Halere, EH Bildu bigarren postura igo dute Iruñan, Gasteizen zein Bilbon. Donostian, EAJk aurre hartu die PP eta PSEri.

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Hautesporraren emaitzak #M24”-ri buruz