[Txio-Katea] Hauteskundeen analisi laster bat
[Txio-Katea] Hauteskundeen analisi laster bat –
Atzoko hauteskundeen analisi bat egin du boteprontoan Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda txiolariak, eta berak “zientifikoa ez zorrotza ez ezer ez” dela ohartari gaituen arren, azpira dakargu txio-katea, interesgarria dela iritzita:
Laster-laster (eta desordenatuta):
1) Nik uste dut hauteskundeak errepikatu egingo dituztela eta PSOEk irabaziko dituela azaroan.
2) Inkestek huts. Nik uste Tezanos azpibaloratuta dagoela.
3) EAEn (batez ere Bizkaian) bozka “ez-politizatuak” PSOE aukeratu du EAJren aurretik.— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda ???? (@Drazmihailovitx) July 24, 2023
3.1) Bozka “ez politizatu” hori maiatzean etxean geratu zen eta orain PSOE (eta hein txikiagoan EHB) bozkatu du. Zer egingo du datorren urtean?
4) Nafarroan UPNren gobernura-itzultzea oso urruti ikusten dut, Honek UPN agresiboago bat ekarriko du.— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda ???? (@Drazmihailovitx) July 24, 2023
4.1) Berez ez luke behar, baina uste dut irakasgaia ikasi baino instintuak jota arituko direla, “endroke” egingo dutela.
5) EHBren boz kopurua 2011 antzekoa da, baina orduan baino “estrukturalagoa” da (hau berri txarra da EAJrentzat)— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda ???? (@Drazmihailovitx) July 24, 2023
6) EAJk Feijooren garaipen argi bat nahi zuelakoan nago, “Feijoo Vox gabe”. Ez hainbeste lortuko zutenagatik (“transferentziak”), baizik eta EHBk lortuko ez zuenagatik (eta badakite boto hemorragia parte bat EHBren eraginagatik dela).
Emiatza estu hauekin zer egingo dute?— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda ???? (@Drazmihailovitx) July 24, 2023
7) Sumarren emaitzak ez dira onak. Ez inkesta batzuek esan bezain txarrak, baina ezta ere onak. Beste lider bat ere dute? Plataformismoarn dinamika moztuko al dute?
8) Voxen emaitza txarrak, baina euren marko mentala inoiz baino zabalduago dago.— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda ???? (@Drazmihailovitx) July 24, 2023
9) Feijoo TVEko debatera ez joanagatik damutzen hasi da dagoneko (oso kanpaina-bukaera eskasa).
10) EAJren kanpaina izan da “gu gara abertzale bakarrak” (+”EHB ezker espainolaren hanka besterik ez da”). Ez dio balio izan.— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda ???? (@Drazmihailovitx) July 24, 2023
11) Ez dut ulertzen ezta txiokinean EHBren zale batzuek EAJ “Progresoaren blokean” edo dena delakoan sartzea eta hori dela eta EHko emaitzengatik bularra puztea. Batzuetan etsai moduan kontatzea eta besteetan ez, ba ez dut ulertzen.
— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda ???? (@Drazmihailovitx) July 24, 2023
12) Katalunian indar independentisten jaitsiera batzuek abstentzio abertzalearen kanpainari egotzi diote. Agian izan du eraginen bat, bana ez dut uste faktore nagusia izan denik (PSOEk 400.000 gora Katalunian, ERCk behera adina).
— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda ???? (@Drazmihailovitx) July 24, 2023
13) Askotan esan ohi da ezkerra identitarismoan erori dela. Ez noa hori ukatzera, baina kanpaina honetan sozialdemokraziak ekonomiaz hitz egin du eta eskuina izan da bataila kulturala plantatu izan duena.
— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda ???? (@Drazmihailovitx) July 24, 2023
BONUS TRACK: Atzo, tabernarik taberna, Herriko Taberna batean sartu nintzen. Bada jendea “emozionalki” (edo) inoiz baino inplikatuagoa ikusi nuen Espainiako emaitzekin. Hau da, “biak sistema dira” baino “hobe X Y baino” zen pentsaera nagusia, “bizi” egiten zuten.
— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda ???? (@Drazmihailovitx) July 24, 2023
Hala ikusi nituen (bai elkarrizketetan eta baita obserbazio hutsean). Badakit agian nik ikusi nuena ez dela Euskal Herri osoaren edo EHBren hautesleriaren ordezkari, baina halakorik ikusi gabea nengoen. Ez da balorazioa, konstatazioa baino.
Zuek bat zatozte?— Draza Mihailovitx Txetnik Vojvoda ???? (@Drazmihailovitx) July 24, 2023
[Txio-Katea] Hauteskundeen analisi laster bat