Haurrek terrorismoa goratzen dutela dio ABCk
ABCren beste perla bat dugu gaurko erreportajea.
Iruñeko Txantrea auzoko jaien inguruan idatzi dute D. Martinez eta J. Pagola kazetariek. Ezker abertzaleak, ETAko presoen apologia egiteko haurrak erabiltzen dituela diote. Jai horietan (beste hainbat kasuren azken adibidea omen) haurrek presoen pegatinak omen zituzten euren dantzari jantzietan itsatsirik.
Egindako krimenengatik kartzelan daudenen argazkiak erakusteko haurrak manipulatzen dituztela dio egunkariak eta, baita, terrorismoa goratzen den eszenatokian daudela hainbat egunetan haurrak.
UPNk eta PSNk Txantreako jai batzordeak antolatzen duen oro legez kanporatzea proposatzen dute irtenbide gisa. Egunkariaren arabera jai horiek erabili izan baititu beti ezker abertzaleak kideak erakarri eta doktrinatzeko.
Are gehiago, MLNVk fronte infantil bat antolatu duela dio, txikienak erakartzeko.
Hori guztia arrazoitzeko Fundación Victimas del Terrorismoren ikerketa bat aipatzen du. Non ETAk kideak hiru fasetan erakartzen dituela dioen. Lehena 8 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendua, bigarrena, 14 eta 18 urte bitartekoei eta azkena 19 urtetik aurrerakoei.
Hemen duzue artikulua oso-osorik.
Horra albistearen jarraipena…
http://www.abc.es/20100510/nacional-terrorismo/fotos-ninos-chantrea-201005101307.html
Konparazio batera:
http://www.diariodenavarra.es/actualidad/20091017/fotos/2009101723103177_640.jpg
Zertarako horrenbeste literatura? Haurrak gure etxeetatik atera eta itsutu gaituen bortxakeriaz libre hazi eta hezi ditzaten, beraien esku utzi beharko genituzke.
http://estaticos.20minutos.es/img/2007/02/16/561947.jpg
Cojones ya hombre!