Haurrak Urkulluri galdezka ETB1en. Nori bururatu zaio?

hizkuntzaIñigo Urkullu lehendakaria 25 haurren galderei erantzun die, ETB1en grabatutako saio batean. Aitzakia: adin txikikoen eskubideen 25. urteurrena ospatuko dute bihar, azaroaren 20an. Horren harira gonbidatu dute Urkullu haurren itaunak erantzutera, azken finean, lehendakariaren osperako eginiko saio batera. 8-15 urte arteko 25 neska-mutikok haurren eskubideen inguruko galderak egin dizkiote lehendakariari. Bertsoak, dantzak eta gainontzeko loreak eskaini dizkiote saioan zeahar. Unicef-ekin batera osatu du saioa ETBk, Xabier Usabiagaren gidaritzapean. Haurrei ez dakit, baina nagusioi hamaika galdera sortu dizkigu saioak.

Haurren eskubideak lehen planoan jartzeko modu egokiena al da Urkullu elkarrizketatzea?
Zein kalkulu egin du Urkulluren prentsa kabineteak halako elkarrizketa eskaintzeko?
Zergatik lehendakariak lehenesten du haurrek elkarrizketatua izatea hedabide euskaldun batzuen eskaerak atzeratzen dituen bitartean?

(…)

NORI BURURATU ZAIO ETB1EN HAURRAK URKULLU ELKARRIZKETATZEA?

Eta txio batzuk: