Haurrak azkenputz!

Haurrak azkenputz! –

Hezkuntzako protokolo desegokiak kentzearen aldeko martxa

  • Urriaren 22an Bizitza Plataformak hiriburuetan ibilaldiak antolatu ditu, Hezkuntza Sailen ordezkaritzetara

  • Eskoletan haur eta gazteen osasun fisiko eta psikologikoaren aurkako protokoloak kentzea eskatuko da, adin horretan covidgatik hiltzeko arriskua covid “txertoengatik” hiltzeko baino askoz txikiagoa delako.
  • Europako herrialde askotan gazteengan bereziki “txertoek” sortutako miokarditisengatik Moderna baztertzen ari direnean, hemen ezer gertatuko ez balitz bezala jarraitzen dute, Astrazenekarekin gertatu zen bezala
  • Ez dugu inolaz ere onartzen 5-12 urte bitartekoei “txerto” esperimentala jartzea eta 12 urtetik gorakoek datorren astetik aurrera maskara kentzea eta txikiek ez. Jokaldi oso zikina dela uste dugu, 5-12 urteko txikiei ere, Vaers eta EMA medikamentuen agentzien arabera milaka hildako eta bizitza osorako lesioak sorrarazi dituzten “txerto” esperimentalak jartzen behartzeko.
  • Txertoa” ala maskara, onartuko ez dugun txantaje hutsa da
  • Protokolo hauek kentzeko eskaera sinatzeko aukera dago urriaren 22 arte: https://www.bizitza.eus/ekitaldiak/ekintzak/ikastolak/

Haurrak azkenputz!Ikastetxeetako protokoloetan moldaketak egingo dela iragarri dute, baina garrantzitsuena bere horretan jarraituko du: txikienek maskara eramaten jarraitu beharko dute.
Argi dugu zein den gure helburua: protokolo guztiak bertan behera gelditzea, horrek bakarrik bermatuko baitu umeen askatasuna eta osasun integrala.

Ikastetxez ikastetxe, eskuz esku, Bizitza Plataformak osaturiko txostena ekainean eta irailean banatu dute Bizitzako kide eta laguntzaile askok 2021-2022 ikasturtea desberdina izan behar duela eta nolabaiteko normaltasunera itzuli behar dugula eskatuz. Hezkuntza Ordezkaritzetatik inposatutako protokolo bortitz hauek pixkanaka lasaitu eta desagertzeko neurri zehatzak proposatu ditugu:

-Tenperatura hartzeari uztea
-Hidrogelaren erabilera boluntarioa izatea
-Maskararen erabilera boluntarioa izatea
-Distantzia sozialik ez eragitea
-Ikastetxeetan txertaketa egiten ez uztea
-Gure ikasleak ez beldurtzea eta mehatxatzea
-Gai honengatik ikasleen artean bulling egiten ez uztea

2020ko martxotik haur eta gazteen eskubideak azken planoan gelditu dira Hego Euskal Herriko protokoloetan. Guraso gehienok gogoan izango dugu, txakurren “beharrak” kontuan hartu zirela baina umeek ezin zutela inola ere ez etxetik atera, lehen aste haietan. Neurriak arintzen hasi zirenean ere, tabernak zabaltzeko aukera etorri arren, aire zabaleko jolas parkeek prezintatuta jarraitzen zuten.

Iaz 9 hilabetez aplikatu ziren protokolo berdinak jarri dituzte mahai gainean Urkulu eta Chiviteren gobernuek. Ze ikerketa egin dute denbora horretan, neurri hauek eraginkorrak diren ala ez jakiteko? Haur Hezkuntzako umeak maskararik gabe ibili diren denbora horretan ez da egoera okerragorik izan, beraz gainerako adinekin konparazioa eginez gertatu dena aztertu al du inork? Nola azalduko digute, aisialdiko jardueretan geroz eta neurri malguagoak izatea baina eskoletan, kiroldegietan, liburutegietan… aurrerapausorik ez egitea? Berriz ere, haurren oinarrizko eskubideak azkenputz!

Ikasturte berri honetan gure agintariek ausardiaz jokatu eta beste herrialde batzuetan gertatzen ari denari erreparatzen badiote, ohartuko dira Ipar Euskal Herrian urriaren 4tik aurrera Lehen Hezkuntzako haurrek ez dutela maskara erabili beharrik izango. Danimarka, Estonian, Finlandia, Erresuma Batua (Eskozian ezin), Hungaria, Norvegia, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo eta Suedian ere ez da beharrezkoa maskara eskoletan. Alemanian, 12 urtetik aurrera agintzen dute soilik.

Haur eta gazteen ongizatea bermatzen ez duten neurrien artean, maskararen erabilerak geroz eta kezka handiagoa sortzen duela nabarmena da azken asteetan. Eta ez da harritzekoa, haurrek helduek baino hiru aldiz oxigeno gehiago kontsumitzen baitute. Oxigeno faltak garunaren garapena eragozteaz gain kalte itzulezinak eragiten ditu eta hortik dator galdera, zer ondorio izango ote ditu epe luzera, gure haurrei egunero arnasa kentzeak? Eta nor izango da kalte horren erantzule?

Umeak txertatzekotan baimen informatua eta medikuaren agindua ezinbestekoak dira edozein kasutan.

Horregatik dei egin nahi dugu azken txanpa honetan Bizitzako web gunean sinatu (https://www.bizitza.eus/ekitaldiak/ekintzak/ikastolak/) eta urriaren 22an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Ordezkaritzetara eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailera egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko:

 

Gasteiz  – 14:00 Andra Mari Zuriaren Plaza

 Iruñea – 18:00 Gaztelu Plaza

Donostia – 19:00 Boulevard

Bilbo – 20:00 Arriaga

Bizitza Plataforma osasunaren eta askatasunaren alde lan egiten dugun 32 talde eta elkartez osatuta dago, herri mailan eta sektore mailan.

28 pentsamendu “Haurrak azkenputz!”-ri buruz

  • BIZITZA orain haurrak baliatzen bere eroa zabaltzeko. Ez dizuet esango ez dudala etsipenez ikusten eskoletarako onartutako protokoloa. Ez dizuet esango pandemia osoan oso haserre egon naizela gizartearekin, helduok ez garelako gai izan motxila geure gain kargatu, eta haurrak eta zaharrak babesteko. Baina BIZITZAkook txertoaren aurka duzuen jarrerarekin; gezurrak zabaltzen egin duzuen kaltearekin; eta txertoek izan duten arrakastaren aurrean erakusten duzuen jarrera harroarekin, ez duzue inolako legitimotasunik eskolako haurrei buruz ezer esateko. Zuek diozue “haurrak ez ukitu”. Neuk diot: “haurrak ez erabili, haurrak ez manipulatu”, zeuen negozioak eta intereresak defendatzeko. Izan ere, BIZITZAren aurpegi diren batzuek behintzat ezin dute ezkutatu nondik ateratzen duten bizibidea, alegia, pseudoterapien mundu ilun eta lukratibotik, alegia.

  • Bisitari anonimo jauna,

    Ez dut ukatuko terapia alternatiboen lukurua, begi bistakoa eta eskandaluzkoa baita: baina horrek ez du esan gura “sasiak” direnik.

    Baina sasi guztien sasi arriskutsenak SASI-TXERTO hauek dira, zeinen albo-kalteak hasi baino ez baitira egin. Baina itsua izan nahi baduzu… Itsuek gidaturiko beste itsu bat gehiago.

    Antza denez, Bisitari eta Ote (Osasun Langilea besterik ez da falta hemen) zuen argudio bakarra IRAINA besterik ez da.

    Argumentu ale bakartxo baten zain geratzen nauk.
    Bitartean,,, Homeroren juergara. Ala… konfinatuta jarraitzen al duzue?

  • Naberan jauna, ez nahastu iraina eta barrea.
    Barregura ematen didate haurrak aipatuta iritzi publikoa manipulatzen saiatzen direnek. Eta manipulazio merke hori oso ondo azaltzen duen youtubeko bideotxo bat jarri dut iruzkinetan, barre egiteko. Barregarria baita artikuluko manipulazio saiakera traketsa, manifa plandemikoko “haurrak ez ikutu” kartel hura barregarria zen bezala.
    Eta barregarria da baita ere biktimismora jotzeko duzun joera, eta edozein gauzari iraina deitzeko duzun zaletasuna. Ofentsatik zerbait irabaziko duzulakoan, akaso?
    Eta juergaz galdetu duzunez, larunbat gaua ederki pasa nuen taberna zuloan. Txirritari hitzak lapurtuz:
    Zabal dagola ikusten badet,
    nik tabernako atia,
    pekatu dala iruditzen zait
    han sartu gabe joatia.

  • BA OTE jaun anonimoa,

    Ontsa umorea eta tabernazuloa, eta haboro Txirrita.

    Baina espero dut nerabe eta ume oro sasi-txerto hauekin inokulatzeak ez dizula emanen barregurarik.

    OSASUNA DEMOKRAZIA ETAASKATASUN: horixe da Bizitza plataformak dioena, eta adí, ez erratu tiroa! Ez da mafia diru-gosea, sasi-txertoen aldeko mertzenarioak bezala.

  • Zorionez, Ikastolen Elkarteak hartu du aitzindaritza gai honetan, oportunistei aukera kenduta segitzeko manipulatzen jendea.

  • Josu:

    Irainik, bat ere ez. Bizitzakoek hilabeteak eman dituzte tentsioa sortzen auzoetan, familietan, eskoletan… Batzuek oso jarrera gogorrak, eta agresiboak, gauzak ahalik wta hobekien egiten saiatu diren pertsonen kontra: ikastolako andereñoak, adibidez, negar egiteraino presionatuz, familietan giro jasan ezina eraginez et, betaiek bai, akusazioekin, jendea kakaztuz.
    Irainak dira Bizitzaren ekitaldian, algaren artean, Silveirak botatakoak. Irainak dira, jendearen hilotzak ezin lurperatu geundenean, haiek Donostiako kioskoan kantu lotsagarriekin, pandemia gezurra zela kantatzen ibili zirenekoak. Irainak dira ikelari seri eta umilen kontra esan dituztenak.
    Mesedez, ez duzu esperokoBizitzakoei udaleko areto nagusian urrezko domina ematea, ezta? Haiek irandu gaituzte, eta ez arinki. Begiratu dituzu haien argitalpenak?
    Barrenak behar dira, gero, egin dituzten gauza batzuk egiteko…

  • Neu ere egon naiz Bizitza plataformak antolaturiko lehen manifan, eta ez dut uste “gaixotasuna” ukatzen dutenik, baizik eta pandemiaren manipulazioa.
    Dena den, Gasteizko lehen deialdi hartan, zera esan zuten hasiera-hasieran: “hemen elkartu gaituen lelo bakarra, JARRERA DEMOKRATIKOA ETA ASKATASUNA da”.

    Zuk askoz hobeto ezagutzen dituzu hango eta horko ikastoletan gertatu diren gauzak. Orain badakit zeozer zutaz, Bisitari.

    Saiatuko naiz hobeto informatzen.

  • Josu, “Demokrazia”, “Bakea” eta “askatasuna” leloekin makina bat manifestazio ikusi ditugu lehenago ere, guardiazibil eta poliziaz beteta, espainiaren batasuna defendatzen. Horren lelo politekin, ez al zinen haietan izan? Ez ezta? Ba jendiaje honek lelo politak erabiliko ditu, haiek bezala, baina gizartearen eta bizitzaren kaltetan, aurrekoek bezala.

  • MIE eta BISITARI jaun anonimook,

    Nahiko iñozoa bai, baina ez naiz itsua,zuek bezala.
    Badakit fatxak eta zintzoak bereizten: lehenengoei hatsa darie, eta bigarrenei lorratza.

    Ondo ezagutzen ditut BIZITZA plataformakoak nortzuk diren, eta ni ere HONTZA, orain aurkeztuko duten taldekoa naiz, non BIZITZAkoak ere badiren.

    Bisitari, diozunez, zuen Ikastolan pressing jasanezina egin zute.
    Hitz egin dut nire hurbileko Institutu bateko irakasle ezagun batekin; haiek ez zuten hartu pressing gisa, baizik eta informazio gisa.

    Eta Bisitari, pressing iza bazen ere, ez duzu alderatuko “pressing instituzional jasanezin zentsuratzearekin, ezta?

  • Aupa Josu!! Iruzkinetan burua daukan bakarra. Dena guzurra dela eta kontraesanez beteriko neurriak izan direla ikusi ez duena alderdiaren menpe dagoelako da. Eurekin horrela komunikatu behar gara: beeeeeee

  • Bizitza plataforma “pentsamendu bakarra”-ren aurrean altzatu dan ahots adoretsua da.

    Duintasunez, oztopo eta izugarrizko presio sozial eta politikoen gainetik gailendu den giza-eskubideen aldeko taldeen biltokoa da Bizitza.

    Bizitzak ez ditu umeak “erabiltzen”
    Gobernuak bai umeak erabili.
    Beraien “ugazaba” diren Big Pharma-ko korporaziokoei saldu nahi dituzte gure umeak ere, gurasoen ostean, euren seme-alabak, esperimenduetarako “kobaoa” moduan.
    Zergatik ez ditu Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzako 2020-2021 ikasturteko datu sanitarioak ematen?
    Haur-Hezkuntzako txiki horiek ikasturte osoan aho estali barik ibili dira, ezelango maskararik gabe.
    Zenbat hildako egon dirá?
    Zenbat UCI-etako kasuak?
    Zenbat gaixo larri, Haur Hezkuntzan?
    Erantzuna ZERO da.
    ZERO-tik gertuko zifrak dira galdera horien erantzunak.
    Orduan, zergatik zigortu dira pasa den ikasturtean ( eta aurtengosn ere ) Lehengo Hezkuntzako ikasle guztiak eskolan 7 ordu aho estalita egotera behartuz eta horren ostean ere, zigor bikoitza, beste ordu luzeak parkeetan ere?
    Gobernu lotsagabe honen neurriak ez dute helburu inoren osasuna. Euren erabakiak ez dute zientzia abiapuntu.
    Korporazio handien interesen arabera ezartzen dituzte gizateri zibilaren kontrako “arauak”.
    Gizarte totalitarioetako “legeak” inposatzen dizkigute.
    Bitartean alderdi politikoak eta sindikatuak, ixilik, mutu, zirkinik ere ez.
    Urteetako “lan”-aren uzta batzen dabiz orain medikuen elkargoak diruz eta prebendekin usteldu dituztenak. Politikoak, epaileak, kazetariak erosten ibili direnak hamarkadetan.
    Jasanezina da guzti hauen isiltasuna.
    Oiartzuna.

  • Nik Bilboko manifa horretara joateko asmoa dut.
    Neretako askatasuna eta eskubide zibilak zerbait baliotsua direlako eta ukaezina iruditzen zait azken bi urte hauetan zenbat eskubide eta askatasun kendu dizkiguten. Eta zenbat eskumen hartu dituzten agintariek gure bizitza, gure lana eta gure gorputzaren beraren jabe egiteko.
    Askatasun gutxiko eta kontrol handiko bizimodu batera eraman nahi gaituzte eta horren kontra agertzeko beharra ikusten dut.
    Bizitzan jende ona eta ez hain ona egonen da, leku guzietan bezala. Baina haiek dira fartsa totalitario honen kontra agertu diren bakarretakoa eta nere esker ona zor diet.

  • Gure umeak defenda ditzagun.
    Gure eskubideak ezagutu eta betearazi ditzagun.
    Osasuna eta askatasunaren alde!

  • Bi aukera baino ez daude: umeak berriro ikasturte osoan egunero 7 orduz maskara madarikatu horrekin edukitzea edo horren kontra irmo jarri eta gogor borrokatzea.

    Denborak jarriko du bakoitza bere lekuan.

    Ikastolei, Haurrak ere bai taldeari, Bizitzari eta horren alde dauden guztiei animoak eta aurrera, maskara eskoletan betiko kendu arte!

  • Pako Iriartej 2021-10-18 13:30

    Iritziak nola aztertu?…..Sinismenak oinarri dituztenek bestei ezarri dizkiete usteak. Nahi eta ez nahi “birusak” zientifikoki ez dagoz frogaturik. Sars cov 2a inork ez du aurkitu. Egia balitz Nobel sarietan egongo litzateke…. Hau neuk diot. Neure eskubideak bait neure iritziak izan, eta noski, adieraztea.
    Zientzi jardunak dio frogatu arte ez da, eta ez dago ezer…Zaindu gaitezen!!!! Besarkada bat danoi. Eta ausartak Aurrera!!!!

  • Bisitarik_ondo_esana 2021-10-18 15:24

    Bisitarin lehenengo iritzi horrekin guztiz ados. Umeak nola erabiltzen dituzten bizitzakoek ukaezina, eta atzean pseudozientziatik bizi diren asko daudela ere bai.

  • Leloak dirudizue batzuk, oraindik historiako scam handiena heriotzeraino defendatzen, engainatuak izan zaretela aitortzeko adorea ezin batu. Ziztatzen utzi zaretenetik okerrago, barrenean beldurra hazten ari. Beldurra eta harrokeria, gizakien indar suntsitzaile handienak. Lastima ere ematen duzuela aitortu behar, hainbeste estudiatu horretarako: ignorantzia inkontziente egiteko. Segi autoritateen adorazio erlijiosoan, egizue zeuen buruekin nahi duzuena. Baina utzi bakean beste gizakien borondatea. Nire aukerez iritzia ematea ere ez dizuet konsentitzen. Putzuko igelek ezin dute itsasoaren askatasunaz iritzirik eman, ez baitakite zer den. Utzi bakean!!!!

  • Haurren erabileraren kontra zaudetenok (ez zait iruditzen Bizitzak hori egiten duenik, baizik eta haurrak pakean uzteko eskaera) zer deritzozue komunikabide eta instituzioetatik bultzatu den kriminalizazioari buruz? Zer iruditzen zaizue haurrak ezer egiten ez dien gaixotasun baten kontrako zizta esperimental batekin sistematikoki txertatzea? Eskoletan inposaturiko prokoloak ondo ere?

  • Mikel Haranburu 2021-10-19 12:06

    Protokoloak, eskolakoak zein karriketakoak, zein etxe barrukoak ere, ziuraski ez dira zuzenak; protokoloak, suteen aurkakoak edo beste edozein ezbeharren aurkakoak ere, hala uste dut, beti prebentziorakoak dira, eta horrenbestez, esageratuak kasurik askotan. Horrek ez die kaltegarritasunik berez ekartzen. Haur jaio berrien gelan sartzeko ere, bata eta zapatak estaltzen dituzten zorroak jatzi behar izaten dira…
    Beste gauzatxo bat: noiz utziko diote zizta horiek, zuen hitzetan, esperimental izateari, populazioaren ehuneko handi handia honez gero txertatua dagoelarik?
    Eta beste bat: zizta esperimentala jartzen duten horien beren umeei ere jarri diete txertoa sistematikoki? Hain kaltegarri balitz, ez al zituzketen beren haurrak libre utziko?
    Haurrak eskolaratzea eta urteko ordu parrasta bat bertan pasa eraztea ere haurrak erabiltzea iruditzen zaizue haurren defendatzaileoi? Ala pakean utzi beharko genituzke?
    Nola dakizu zuk haurrei gaixotasunak ez diela ezer egiten? Zer ikertu duzu zuk? Ez al da zure iritzia ere nahiko esperimentala?

  • Gero eta ikerketa gehiago diote erremedioa gaixotasuna baina askoz kaltegarria suertatzen ari dela, azkenetako bat Belgikako Medikuntza Akademiarena. https://trikooba.com/?p=32349

    Zergatik Alemanian maskararekin lan egin behar duten langileak gehienez 2 orduro maskara kendu eta 45 minutuz maskararik gabe egotea behartzen zituzten? Zuk uste duzu Mikel, umeak (eta nagusiak) egunero 6 orduz, ikasturte osoan, kalterik ez dakarrenik? Patioetan jolasten dutenean, ariketa fisikoa egiten dutenean, gehien arnastu behar dutenean oxigenoa gutxitzea? Benetan uste al duzu? Non geratu da gure sena?

    Eta nola ez duzue zer esaten psikologiki egin zaien kalteari buruz? haien erruagatik aiton-amonak hil daitezkeela? Kanpaina publizitario hori psikopata batek baino ezin du garatu

  • Mikel Haranburu 2021-10-20 12:48

    Bigarren paragrafokoak galdera onak dira, eta adierazi nahi duzunarekin ados nago. Nik neuk saihesten dut musukoa erabiltzea ahal dudan orotan. Bai, musukoa erabiltzeak kalteak edo eraginak izan ditzake. Haurrek jasaten dutena beharbada neurriz kanpokoa da eta nire aburuz, txertoak hainbeste baliaturik daudelarik, musukoa bazter uzten has gaitezke.

    Hirugarren paragrafokoa, aldiz, esajerazioa iruditzen zait. Batetik, errua aipatu gabe ere, orain bi urte esistitzen ez zen birus baten kaltegarritasuna ezezaguna zenez, aiton-amonak kutsatzeko arriskua guztiok ekartzen genuen, eta egia da, hortaz, aiton-amonak kutsatuz gero hiltzeko arriskua hor zegoela. Haurrek eta helduok ginen balizko “errudunak”. Haurrei egia esatea ez al da, bada, hezkuntzako balioetarik?
    Zenbat aldiz ez ote dira haurrak etxean geratu, besteak ezein gaixotasunez ez kutsatzearren? Eta zenbat aldiz ez ote garen helduak haurrengandik urruti geratu, ez kutsatzekotan? Haurrak ez baitira, guk halakoa eragin ezik, hain delikatuak. Fisikoki gaixotasunak, zuen hitzetan, eragiten ez badie, zergatik beste gertaera horiek eragin behar die psikikoki?

  • Mikel Haranburu 2021-10-20 12:52

    Lehenengoari buruz, zer esan… http://www.worldometers.info guneak pandemia hasi zenetik datuak ematen ditu egunero, uneoro. Oraingoz, ematen du musukoak, erremedioek, txertoak barne, ez dutela 4,9 milioi hil munduan, edo behintzat 242,4 milio gaixo eragin.
    Datuak ukatu ditzakezue, moldatu, bihurritu… Rankinari erreparatuta, esango nuke inori ere ez zaiola komeni lehenengo postuetan egotea… ematen den itxuragatik beragatik… AEK 46 milioi kutsatu eta ia 750.000 hil… ez dut uste prpoaganda egiteko datuak direnik…
    Zure estekan ageri den beheko koadroan esaten dena, aldiz, gezurbidea besterik ez da: alegia, haurrentzat Covid19ak arrisku txikiagoa duela gripeak, auto istripuek, suizidioak baino… Izan ere, suizidioa eta autoistripuak ez baitira kutsatzen, nahiz eta erabat saihestu beharrak diren. Gripe estazionalak, bestalde, bizi guztiko jotzen dutena, historia luzea du gure kontinentean…, ezin jakin Afrikan edo Amazonian zer eragin dezakeen… estazionala bilakatu artean. Agian Covid19a ere estazionala bilakatuko da… haren kausaz hiltzeko direnak hil eta gero, jakina…

  • Mikel Haranburu 2021-10-21 10:00

    “AEK 46 milioi kutsatu…”: “AEBk” da noski…

  • mIKEL, USTE DUT IÑOZO-IÑOZO ZABILTZALA, NI ERE HASIERAN IBILI NINTZEN MODUAN. gAUZA ANITZ HARTZEN DITUZULA EMANATZAT INPLIZITOKI.

    Tira, maiuskulaz ibili naiz, ni ere ziur egongo banitz bezala.
    Irakurri al duzu Julen Lizazo medikuaren artikulua NAIZen?. Biziki gomendatzen dizut.

    Har kontutan, Pandemia honetan Plandemia zuzentzen duen elite mafioso bat dagoela, denak debraziatuta (OMS, Farmazeutika Pribatuak, Mundu Bankua, Mundu Foro Ekonomikoa eta zenbait Fundazio mafioso.
    Haien helburua mundu guztia txertatzea da behin eta berriro. Orain eskolako umeen bila doaz, eta Julen Lizazok dioenez, umeak patioan maskaraz behartzearena, haiek txerta daitezen txantajea da.

    Benetan, nik pentsatzen nuen baino ekuBELTZ gehiago dago guzti honen atzean.

    Julenek dioenez, sasi-txerto pozoitsu hauen kalteak agertzen ari dira, eta izugarriak omen dira. Nerabeetan miokarditisak…(batez ere deportistetan… Tira, irakur ezazu dogmaz handiko bertsioa.

    Uste dut hekatonbe baten erantzukizun penalak eskarzeko ordua iritsi dela.

  • Mikel Haranburu 2021-10-25 10:43

    Iñozo-iñozo nabilela uste duzu… baliteke… Hala ere, aipatzen duzun artikulua honez gero topiko samarra… Nik neronek ezagutzen ditut gaixotasuna pairatu dutenak, txertoak esistitu baino lehenago ere, eta hil direnak ere bai. Ordea, txertoa jarritakoetan ez dut bakarra ezagutzen bi eguneko ondoez baino kalte handiagorik jazotakoa… Txertatu gabeko lagun batzuk, bai, orain hilabetea, kutxatu, gaixoaldia pasa, eta oraindik ere eraginak sumatzen dituztenak bai, ezagutzen ditut.
    Ni iñozo bitartean, baina txertoa hartuta; gaixotuko banintz, espero dut lurpean ez bukatzea berehalakoan…

  • Antton Erkizia 2021-10-25 11:50

    Hekatonbe? Sodoma eta Gomorra !!!…Sua eror dakion pekatariari…

  • Antton Erkizia 2021-10-25 12:00

    Nor da Julen Lizazo edo Lizaso? Medikua? Epidemiologoa? …Zertan da aditu edo dena delakoa, zuk hain kontutan hartzen duzunerako?