“Haur eta gazte literatura: bitartekaritzaren praktikak eta estrategiak” ikastaroaren izen-ematea zabalik
“Haur eta gazte literatura: bitartekaritzaren praktikak eta estrategiak” ikastaroa –
Haur eta gazte literatura: bitartekaritzaren praktikak eta estrategiak ikastaroa sortu du Galtzagorri elkarteak eta izena emateko aukera duzu jada, hain justu izen-ematea abenduaren 2a arte zabalik egongo da. Ikastaroa ez du ezerezetik asmatu Galtzagorrik, Haur eta gazte literatura eskolan egin du bost ediziotan zehar eta harekin ikasitako guztiarekin datoz. EHUko Hizkuntzaren eta Didaktikaren Saialrekin elkarlanean arituko dira ikastaro berrian ere bai. Miriam Luki Albisua (Galtzagorri elkartea) eta Alex Gurrutxaga Muxika (EHU) izango dira arduradun pedagogikoak. Ikastaroa Donostiako Campusean egingo dute urtarrilaren 8tik apirilaren 9a arte, astezken arratsaldero (17:00-20:00) hamabost saio. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren homologazioa dauka eta 65 kredituko balioa. Hemen duzue programa osoa.
Ikastaroaren ardatza bitartekaritza da, bitartekaritzaren praktikak. Haurraren eta gaztearen eta literaturaren arteko bitartekaritzan ari zaretenei zuzendutako ikastaroa da —irakasle, bibliotekari, ipuin kontalari, idazle, ilustratzaile, aktore, guraso…—. Bitartekaritza zer den, ikuspuntu psikoafektibotik begiratuta nola izan gaitezkeen bitartekari, argitaletxeen bitartekari rola, bitartekaritzaren espazioak —eskola, eskola liburutegia eta liburutegia—, sortzaileak bitartekari —ipuin klasikoak, ahozkotasuna, antzerkia, narratiba, poesia, albuma eta komikiak sortzen dituzten autoreak etorriko dira— eta, amaitzeko, bitartekaritzaren praktikak jorratuko ditugu.
“Haur eta gazte literatura: bitartekaritzaren praktikak eta estrategiak” ikastaroaren izen-ematea zabalik