Harrotasunez eramango dut hartzekodunen gorrotoa

Grefenderum-eko emaitzak ezagutu eta biharamunean, eta OXI-ak irabazi badu ere, Yanis Varoufakis greziar Finantza ministroak dimisioa aurkeztu duela iragarri digu, bere blog-ean eskegi duen “Ministro, ez jada!” testuaren bitartez:

«Uztailaren 5eko erreferenduma historian dago jada, europar herri txiki bat zorren esklabotzen aurrean zutitu zeneko momentu bakar gisa.

Harrotasunez eramango dut hartzekodunen gorrotoaEskubide demokratikoen aldeko borroka guztiak bezala, Eurotaldearen ekainaren 25eko ultimatumari eman genion gaitzespenak kostu handia ekarri du berarekin. Funtsezkoa dugu, horregatik, “OXI” bozkatuta Gobernuari eman zaion kapital izugarria “NAI” bihurtzea lehenbailehen, zorraren berregituratzea ekarriko duen akordioa lortzeko, austeritatea gutxitu eta ondasunak beharrizanetan direnen artean hobeto banatuta, benetako erreformekin batera.

Erreferendumeko emaitzak ezagutu eta gutxira, jakinarazi zitzaidan Eurotaldeko kide eta bazkide batzuek gurago luketela bileretan ni “faltako” banintz; Lehen Ministroak adierazi zidan onuragarria litzatekeela akordio bat lortze aldera. Horregatik, gaur banoa Finantza ministeriotik.

Alexis Tsiprasi atzoko erreferendumaren bitartez greziar herriak eman digun kapitala kudeatzen lagundu behar diodala begitantzen zait.

Eta harrotasunez eramango dut hartzekodunen gorrotoa.

Guk, ezkerrekook, badakigu talde lanean jarduten besaulkiaren abantailei erreparatu gabe. Lehen Ministro Tsiprasek, Finantza ministro berriak eta gure gobernuak nire babes osoa dute.

Greziar adoretsuen ohoretan egin berri den ahalegin izugarrizkoa eta munduko demokraten alde eman den OXI (ez) famatua, apenas hasi baino ez dira egin».

“Nahiago besoa moztu zorraren berregituraketa ez dakarren akordio bat sinatu baino” adierazi zuen Varoufakis-ek orain gutxi, erreferendum-a galduz gero dimisioa emango zuela iragarrita. Baina atzo garaile izan eta beso biak onik mantendu dituen arren, burua moztu edo galdu du; pausu bat atzera eman eta lehen lerrotik erretiratzea erabakita.

Nork eskatu edo behartuta baina; Tsipras-ek, bere buruak, Troikak?

dimisioa, grezia, Yanis Varoufakis

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude