Harkaitz Canok, argi eta garbi
Harkaitz Canok, argi eta garbi
NAZIO MAILAKO ERABAKI BATZUK HARTU BEHARKO LIRATEKE
Iruditzen zait azpierabiliak daudela euskal gizarteak eta erakunde publikoek dauzkaten kulturarako tresnak.
Nazio bezala erabaki politikoak ez badira hartzen, eta gero lan horiek ez badaude irratietan, ez badaude telebistetan, ez badute elkar elikatzen,…
ez du ezertarako balio urtero 500 disko ateratzeak eta ez dakit zenbat liburu ateratzeak!
Saio indibidualez harago estrategia zabalagoa falta
Ez dago jarrera artikulaturik. Gainera, telebistaren kasua dago blindatuta audientziaren koartada erabat perbertso horrekin. ETBren lanak oso argia izan behar luke estatutuetatik. Nik ez dakit zer estatutu daukan ere, baina zuk ETBko funtzionario bezala izan behar zenuke betebehar ezarria euskal kultura ezagutu, sustatu, ezagutarazi eta gainera audientzia lortzekoa. Hori da zure lana: ordena horretan. Baina hori esan behar du lehendakariak edo Kultura sailburuak. Eta EITB dago munduko beste ezein telebistak egin ezin duena egiteko, hau da, euskal kultura ezagutu, sustatu, ezagutarazi eta gainera audientzia lortzeko.
Kolonialismoaz hitz egiten dugunean, ez dugu hitz egiten autokolonizatzeaz.
Hau da, Euskal Herriko Hegoaldeko tabernari guztiek nola erabaki duten plasma telebista bat jartzea eta Tele5 jarrita uztea, orakuluak esan dielako horrela jende gehiago joango zaiela, eta horrela diru gehiago lortuko dutela. Oso ondo. Ez diegu garrantzirik ematen ez ordutegiei ez Super BM eta halakoetan jartzen duten musikari, ez ezeri, eta hor dago jokoan ia dena. Erakunde publikoei egin behar zaie kritika hori, baina geure buruak pozoitzeko daukagun joera hori ere aztertu beharko da behintzat, edo horren kontzientzia hartu behar genuke….
Egi handiak.